Mugimendu homosexual errusiarraren burua atxilotu du Poliziak
Nikolai Alekseyev mugimendu homosexual errusiarraren buruzagietako bat atxilotu dute gaur Moskun, Udalaren baimenik gabe, homosexualen aldeko martxa egiten saiatzeagatik.
Alekseyevek atxiloketaren berria baieztatu du Instagramen bitartez. Tverskaya kalean harrotasunaren martxa egitera zihoala, hainbat ekintzaile erradikal ortodoxok eraso egin diote, tokiko komunikabideek zabaldu dutenez.
Mugimendu homosexualaren beste jarraitzaile batzuk horri laguntza eskaini diote eta, horren ondorioz, liskarra jazo da. Hori dela eta, kale horretako trafiko-zirkulazioa itxi behar izan dute.
2006. urteaz geroztik gay harrotasunaren martxa ospatzeko eskaerari ezetza eman diote Alekseyevi. Dena dela, hainbat ekintzaile kalera ateratzen dira, eta ultranazionalisten eta erradikal ortodoxoen aurka egiten dute. Horren ondorioz, borrokaldi handiak eta atxiloketak izaten dira.
Adingabeen artean homosexualitatea sustatzea debekatu zuen 2013an Errusiak. Sexu-gutxiengoaren arabera, lege horrek adierazpen askatasuna urratzen du.
Duela gutxi Errusian egindako inkesta baten arabera, errusiaren % 37k uste du homosexualitatea sendatu beharreko gaitza dela.
Bestalde, ekintza homosexualengatik espetxe zigorra aurreikusten zuen Errusiako Zigor Kodearen 121. artikulua 1993. urtera arte egon zen indarrean. Homosexualitatea buruko gaixotasuntzat jotzeari utzi zioten urte horretan.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko osasungintzako hizkuntza-eskakizunak “eskumen nazionalak” direla ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak hala erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatu zuen osasun-arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitatean eragina izan dezaleela.
Gutxienez zortzi hildako eta 70 zauritu baino gehiago Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeramatzan istripua izan duenean.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.