‘Corralito’a
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greziako bankuek itxita jarraituko dute datorren asteko amaierara arte

750 milioiko likidezia dute bankuek, baina astelehen gauean agortuko da. Greziako bankuek 10.000-14.000 milioi euroko birkapitalizazioa beharko dute.
Pentsiodunak ilaran Salonicako banku baten aurrean. Argazkia: EFE
Pentsiodunak ilaran Salonicako banku baten aurrean. Argazkia: EFE

Datorren astea bukatu arte itxita jarraituko dute Greziako bankuek, nahiz eta igandean Atenasen eta hartzekodunen arteko akordioa izan, bankuetako iturriek Reuters albiste-agentziari jakitera eman diotenez.

750 milioiko likidezia dute Greziako bankuek, baina astelehen gauera arte soilik iraungo du, iturrien arabera. Greziarrek egunero 80-100 milioi euro ateratzen dituzte kutxazainetatik.

Asteburuan hartzekodunekin akordio batera heldu ezkero, Greziako bankuek 10.000-14.000 milioi euroko birkapitalizazioa beharko dutela uste dute iturriek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi