Igandera arteko epea eman dio EBk Greziari akordio bat lortzeko
Euroguneko buruzagiek Alexis Tsipras Greziako lehen ministroari ultimatuma eman diote gaur. Hirugarren erreskate baten eskakizuna asteazken honetan aurkeztu beharko du Atenasek, eta ostegunerako ?erreformen egutegi proposamen zehatza? prest izan beharko du, ?Eurotaldeak eta erakundeek aztertzeko?.
Europar Batasunaren goi-bilera berria justifikatu du Donald Tusk Europako Kontseiluaren presidenteak. Igandean ?agertokirik okerrena baztertzerik ez dago?, ohartarazi du.
?Gure historiako unerik larrienean gaude?, esan du buruzagiak. Grezia eurotik at geratzeak ?Europar Batasun osoari eragingo dio?, erantsi du. Greziaren egoera ?oso larria? dela gaineratu du Tuskek.
Hartzekodunekin eta bazkideekin negoziazioari berriz ekiteko proposamen berririk ez du aurkeztu Greziak Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroen azken bileran. Hala ere, lehenbailehen hirugarren erreskate bat eskatuko duela aurreratu du Atenasek.
?Gaur ez da proposamen zehatzik izan?, esan du Alexander Stubb Finlandiako Ekonomia ministroak bilera amaitu ondoren. ?Europako Egonkortasun Mekanismoaren (Mede) programa baterako eskakizun bat espero dugu laster, asteazken honetan?, erantsi du Stubbek.
Tsiprasek "bidezko akordioa" eskatu du Greziarentzat
Bileratik irtetean, Alexis Tsiprasek esan du ahaleginak egingo dituela Euroguneko hartzekodunekin akordioa lortzeko. ?Bidezko akordioa? eta ?ekonomikoki bideragarria? izango dena eskatu du Greziako agintariak, halabeharrez Greziako zorraren murrizketari aurre egingo diona.
Tsiprasen hitzetan, prozesua ?azkarra? izango da, eta bada akordioa lortzeko aukerarik, betiere, zorra berregituratzen bada. Azalpen gehiago emango ditu Greziako lehen ministroak gaur goizean, 09:30ean, Europako Parlamentuan.
?Atmosfera positiboa izan da gaurko bileran. Prozesua azkarra izango da. Datozen orduetan hasiko da, eta astea amaitu aurretik bukatzea espero dugu?, adierazi du bileratik irten ondoren.
?Euroguneko kideen hitzak entzun ondoren, pozik nagoela esan dezaket: denek ulertzen dute aurrean duguna ez dela greziarren arazoa, Europa mailakoa baizik?, azpimarratu du.
Igandeko erreferenduma ere izan du hizpide. Greziarren ?gehiengoak? akordio bideragarri bat eskatu duela goraipatu du Tsiprasek.
Hori horrela, Alexis Tsiprasek agerraldia egingo du Europako Parlamentuko osoko bilkuran, Martin Schulz sozialistak gonbidatuta. Goizean egingo dute saioa, eta Greziaren etorkizunaz arituko dira.
Greziaren egoerari erantzuteko azkartasuna beharrezkoa dela esan du Francois Hollande Frantziako presidenteak. Erabakiak astebetean hartu behar dituztela ohartarazi du.
Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren ahotan, ?konponbide bat ematerik ez dago? Greziako Gobernuak beharrezko erreformak eta murrizketak egin ezean krisiari.
Duela astebete aurkeztutako proposamenari eusten dio Atenasek, baina ?aldaketaren batekin?
Ekainaren 30ean planteatutako proposamen bera mahai gainean mantentzen du Greziako Gobernuak, baina ?aldaketa batzuk? onartuko lituzke negoziazioari blokeoa kentzeko helburuarekin.
Euklides Tsakalotos Greziako Ekonomia ministroa proposamen zehatzik gabe heldu da Eurotaldearen bilerara, baina asteazken honetan hirugarren erreskatearen eskakizun formala eta erreformak zehaztuko dituela azaldu dute EBko iturriek.
Bien bitartean, asteartean (bigarren erreskatea amaitu zenean) aurkeztutako proposamena berriro azaldu du Greziako ordezkaritzak azken bileran. Hartzekodunen ia eskaera guztien aurrean amore eman zuen Atenasek orduan. Besteak beste, BEZ murriztu bat edo pentsioen erreforma geroago aplikatzea jasotzen zuen Greziaren proposamenak.
Eurotaldea larunbatean eta goi-bilera igandean
Eurotaldea berriro larunbatean biltzea eta igandean beste goi-bilera bat egitea adostu dute EBko buruzagiek Greziaren erreskate programa berria aztertzeko, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak gauean iragarri duenez.
Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidentearen hitzetan, Euklides Tsakalotos Greziako Ekonomia ministroak ?ez du proposamen berririk aurkeztu oraindik?. ?Lehendabizi?, Greziako Exekutiboak Euroguneko estatuei ?laguntza eskaera formala? bidaliko die ?lehenbailehen?. ?Ondoren, Greziaren proposamenak aurkeztuko dizkigu, akordio batera heldu ahal izateko oinarria, alegia?, azaldu du Herbehereetako agintariak.

Draghi, Hollande, Rajoy, Tsipras eta Renzi. Argazkia: EFE
Akordio bat adosteko eskatu die Obamak aldeei
Greziak euro barruan jarraitzeko akordio bat ixtea eskatu die Barack Obama AEBko presidenteak Atenasi eta nazioarteko hartzekodunei.
Josh Earnest Etxe Zuriko bozeramaileak prentsaurrekoan jakitera eman duenez, Obamak telefonoz hitz egin du Alexis Tsipras Greziako lehen ministroarekin eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin.
Tsiprasek asteazken honetan hitz egingo du
Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak hitza hartuko du Europako Parlamentuan asteazkenean, Greziako Gobernuaren bozeramaile batek aurreratu duenez.
Agerraldia igandean egindako erreferendumaren ondotik etorriko da. Botoa eman zuten greziarren % 61 Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Nazioarteko Diru Funtsak 2015eko ekainaren 25ean Eurotaldean egindako proposamena onartzearen kontra azaldu ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".