Bisita ofiziala Kenyan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Obama Nairobira heldu da segurtasun neurri handien artean

Kenya bisitatzen duen eta aldi berean jardunean dagoen AEBetako lehen presidentea da Obama. Agintariek 10.000 polizia hiriko kaleetan zabaldu dituzte segurtasuna bermatzeko.
Barack Obama AEBetako presidenteak Auma Obama arrebaordea besarkatu du Nairobi. Argazkia: EFE
Barack Obama AEBetako presidenteak Auma Obama arrebaordea besarkatu du Nairobi. Argazkia: EFE

Barack Obama AEBetako presidentea Nairobira heldu da gaur segurtasun neurri handien artean. Hiru eguneko bisita ofiziala egingo du Obamak Kenyan. AEBetako buruzagiaren aita Kenyan jaio zen. Ondoren Etiopiara joango da.

Air Force One presidentearen hegazkinak Nairobiko Jomo Kenyatta nazioarteko aireportuan lur hartu du. Aldez aurretik aireportua itxi dute.

Kenya bisitatzen duen eta aldi berean jardunean dagoen AEBetako lehen presidentea da Obama. Besteak beste, Uhuru Kenyatta Kenyako presidenteak eta Robert F.Godec AEBetako enbaxadoreak Obama hartu dute aireportuan.

Segurtasun dispositibo handia

Kenyako hiriburuaren errepide nagusiak eta baita auzo osoak ere itxi dituzte, ibilgailu zein oinezkoentzako. Itxita egongo dira datorren igandera arte.

Gidatzeko eta ibiltzeko oztopoek eta Al Shabaab talde jihadistaren mehatxu terroristak kaleak hustu dituzte, eta hiriburuko ia negozio guztiek itxi behar izan dute.

10.000 polizia zabaldu dituzte buruzagiek hirian. Bien bitartean, AEBetako indarrak Somaliako eta Kenyako itsasoa eta zerua zaintzen ari dira.

Goi-bilera larunbatean eta hitzaldia igandean

Ekintzaileen Munduko Goi-bileran (GES) parte hartuko du Obamak larunbat honetan. Ondoren 1998ko erasoen biktimei eta bizirik atera zirenei omenaldia egingo die AEBetako presidenteak. Nairobiko eta Dar es Salaamgo (Tanzania) enbaxaden aurkako atentatuetan 229 pertsona hil zituzten.

Uhuru Kenyattarekin ere bilduko da. Estatu afari bat eskainiko dio Kenyako presidenteak Obamari, Etxe Zuriaren arabera. Igandean, Obamak hitzaldi bat emango du eta gizarteko ordezkariekin bilduko da. Gauean Etiopiara bidaia egingo du. Asteartera arte bertan izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X