ERREFUXIATUEN KRISIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errefuxiatuen babeserako mundu mailako foroa deitzea eskatu du Europak

Bestalde, Alemaniak gaur jakitera eman duenez, 2015ean, jada, 450.000 errefuxiatu hartu ditu herrialde horrek. Urtea bukatzerako, beste 350.000 hartzea dute aurreikusita.
18:00 - 20:00
Hungaria eta Serbia arteko muga, Europara iristeko oztopo nagusia

Errefuxiatuen babeserako mundu mailako konferentzia deitzeko eskatu dio Europako Parlamentuak Federica Mongherini EBko goi ordezkariari. Mundu osoko eragileek errefuxiatuen krisiaz hitz egitea, eta arazoari aurre egiteko bideak zabaltzea izango luke xede konferentzia horrek. Hala nola, Nazio Batuen Erakundeak, Estatu Batuek, EBko estatu kideek eta beste hainbat mundu mailako eragilek hartuko lukete parte.

Giza laguntzarako mundu mailako estrategia adostua ezinbestekoa dela aldarrikatu du gaur Europako Parlamentuak, eta ebazpen bat adostu dute eurodiputatuek. Kontserbadoreek eta erreformistek ez dute bat egin osoko bilkuran onartu den idatziarekin.

Ebazpena babestu duten eurodiputatuen aburuz, "Europako Batasunera babes bila datozen pertsonak hiltzen ezin ditugu utzi". Estatu kide guztiei dei egin diete, errefuxiatuak hartzeko baliabideak jar ditzaten.

Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak errefuxiatuak estatu kideen artean banatzeko atzo proposatuko plana txalotu dute eurodiputatuek.

Alemaniak, 450.000 errefuxiatu

Bestalde, Sigmar Gabriel Alemaniako Ekonomia arduradunak eta kantziler-ordeak jakitera eman duenez, 2015ean, jada, 450.000 errefuxiatu hartu ditu herrialde horrek. Urtea bukatzerako, beste 350.000 hartzea dute aurreikusita.

Iraileko lehen zortzi egunetan 37.000 asilo eskari jaso ditu Alemaniak. Ministroaren arabera, migrazioa ezin da debekatu, ez eta saihestu ere. Horregatik, errefuxiatuei bideak zabaltzeko eta errazteko planak adostu behar direla esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X