Tsunamia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lurrikara batek Txile astindu du eta gutxienez 12 hildako utzi ditu

8,4 graduko lurrikara bortitzak tsunami alerta eragin du eta kostaldetik milioi bat pertsona atera behar izan dituzte. Coquimbo eta Tongoy kalterik handienak jasan dituzten eskualdeak dira.
18:00 - 20:00
8,4 graduko lurrrikarak gutxienez 8 hildako eragin ditu Txilen

8,4 graduko lurrikara batek 12 pertsona hil ditu Txilen, bertako Gobernuak jakitera eman duenez. Ondorengo tsunami alertak kostaldetik milioi bat pertsona ateratzera behartu du.

Mahmud Aleuy Barne idazkariordeak prentsaurrekoa eman du Larrialdi Bulego Nazionalaren (ONEMI) egoitzan.

Aleuyren hitzetan, 35 urteko Lissette Araya Silva etxeko teilatua erorita hil da, 20 urteko Victoria Gloria Jofre luizi baten ondorioz, eta 67 urteko Luis Damaris bihotzekoak jota Valparaisoko Van Buren ospitalean.

Era berean, 91 urteko Renato Salazar Diaz eta 81 urteko Humberto Fernandez bihotzekoak jota hil dira. Gainera, bi lagun gehiago hil dira: "lehenengoa desagertutzat hartu dugu orain arte eta bigarrena tsunamiaren ondorioz hil da", esan du Jorge Burgos Barne ministroak prentsaurreko batean.

Lurrikara eta Armadako Zerbitzu Ozeanografiko eta Hidrografikoak (SHOA) tsunami alerta eman ondoren, Txileko kostaldetik (4.000 bat kilometro) milioi bat pertsona atera behar izan dituzte.

ONEMIk tsunami alerta bertan behera geratu dela baieztatu du Jorge Brugos Txileko Barne ministroak. “Une honetan ez dago tsunami arriskurik”, adierazi du.

Burgosek esan du, gainera, ez dela hornikuntza arazorik izango. "Erregaia amaituko dela pentsatzeko arrazoirik ez dago. Ez dago eragozpenik eta ez dago gasolina-zerbitzuguneetan ilarak egiteko arrazoirik", azaldu du.

Bestalde, Atacamatik Los Lagosera gaurko eskolak bertan behera utzi dituztela jakinarazi du Burgosek, baita Santiagon ere.

Michelle Bachelet presidentea eta Osasun ministroa Coquimbora joan dira. Burgosen ahotan, Coquimbo eta Tongoy kalterik handienak jasan dituzten eskualdeak dira.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X