Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Grezia: Gakoa, Syrizaren boto galera

Igandeko hauteskundeen inkestei ez zaie kasu handiegirik egin behar: zaila baita jakitea zenbatek egingo duten Herritarren Batasunaren alde eta, zenbatek Syrizaren alde.

Ez zaie kasu handiegirik egin behar igandean Grezian egingo diren hauteskundeei buruz kaleratzen ari diren inkestei. Inkesta gehienek diote Syriza koalizio ezkertiarra jaitsi egingo dela, eskuineko Demokrazia Berria igo egingo dela eta, alderdi horien artean ia-ia berdinketa gerta litekeela. Dena dela, Demokrazia Berria zenbait igoko den baino, Syriza zenbat jaitsiko den izango da giltzarria.

Alexis Tsiprasek gidatutako koalizioak aise irabazi zituen hauteskundeak urtarrilean. Troikak inposatutako austeritate neurriak biltzen zituen programarekin lortu zuen garaipena Tsiprasek. Alabaina, Tsiprasek azkenean onartu egin zituen neurri horiek, eta gainera, Greziako ekonomiaren hirugarren erreskatea sinatu zuen. Harrigarriena da, erreskatea ez sinatzeko herritarrei egindako galdeketaren ondoren hartu zituela erabaki horiek Tsiprasek. Erabaki horiek etsipena eragin zuten Syrizako boto-emaileengan, eta baita koalizioaren haustura ere.

Urtarrilean Syrizak aurkeztutako programa berarekin aurkeztuko den Herritarren Batasuna alderdia sortu dute. Ondorioz, hortxe dago koska, baina hori oso zaila da inkestetan neurtzea: Syrizako zenbat boto-emailek nahiago izango duten ildo gogorra eta, ondorioz, Herritarren Batasunari emango dioten boza; eta gertatu den guztia gertatu arren, zenbatek jarraituko duten Tsiprasi babesa ematen.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X