Hauteskundeak Grezian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezbaian daudenak eta abstentzioa, giltzarri Greziako hauteskundeetan

Azken 15 urteotako hauteskunde lehia handiena izango da igandekoa. Inkesten arabera, berdinketa egongo da kontserbadore eta ezkerzaleen artean.
Grecia Grezia hauteskundeak elecciones 20s. preparativos urnas. EFE
Dena prest dago herrialde heleniarrean igandeko zitarako. Argazkia: EFE

Datorren igandean, hilaren 20an, Grezian izango diren hauteskundeak azken urteetako lehiatuenak izango dira, inkestek kontserbadoreen eta ezkerzaleen arteko berdinketa aurreikusi dute eta.

Azken galdeketek agerian utzi dute zaila dela igandean hauteskundeek utziko duten emaitza zein izango den jakitea, izan ere, zalantza gehiegi daude. Abstentzioa eta ezbaian dauden boto-emaileen kopurua dira horietako batzuk.

Inkesta gehienen arabera, boto-emaileen % 10-15ek oraindik ez dakite nori emango dioten botoa. Abstentzioari dagokionez, ez da ia daturik eman. Grezian botoa ematea derrigorrezkoa da, baina normalean ez da isunik jartzen legea urratzen bada. Aurreikuspenen arabera, urtarrileko hauteskundeetan eta erreskatearen inguruko erreferendumean baino jende gehiago geratuko da etxean.

Soziologoen hitzetan, abstentzio zabal batek Syrizari egingo lioke min gehien, Demokrazia Berriak duen boto tradizioa handiagoa delako.

Inkesten arabera, Syrizak urtarrilean bere alde egin zuten herritarren % 64ren babesa izango du; Demokrazia Berriak, berriz, % 84.

Urrezko Egunsentia alderdi neonazia, berriz, hirugarren indarra izango da, ia seguru, botoen % 6,2-6,7 artean eskuratuko baitu.

PASOKeko sozialdemokratek, KKEko komunistek eta To Potamiko zentristek ordezkaritza lortuko dute Parlamentuan; eserlekuen % 5 eta % 7 artean lortuko dituzte. Hortik aurrera, lausoagoak dira emaitzak. Syrizatik banatu direnek sortutako Herri Batasunak, baina, ordezkaritza lortuko omen du.

Botoen % 30

Greziak hauteskunde sistemak 50 eserleku gehiago ematen dizkio boto gehien jasotzen dituen alderdiari. Hori kontuan hartuta, lehen indarrak babesaren % 30 baino gehiago badu, bi alderdi txikirekin koalizioa osatu beharko du gobernatzeko. Hortik behera, alderdi askok osatutako koalizio batek emango dio soilik egonkortasuna Parlamentuari.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X