Botoen % 99 zenbatuta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Syrizak irabazi ditu Greziako hauteskundeak, botoen % 35 eskuratuta

Alexis Tsiprasen alderdiak inkestek aurreikusitakoa baino alde handiagoa atera dio Demokrazia Berriari. Egunsenti Urrekara alderdiko neonaziak dira, berriz, parlamentuko hirugarren indarra.
18:00 - 20:00
Syrizak irabazi ditu Greziako parlamenturako hauteskundeak

Alexis Tsipras Greziako lehen ministro ohia buru duen SYRIZA ezkerreko koalizioak irabazi ditu Greziako parlamenturako hauteskundeak bederatzi hilabetean bigarrenez, eta zazpi puntuko aldea atera dio bigarren alderdi bozkatuenari. Greziako boto-emaileek bigarren aukera bat eman diote Alexis Tsiprasi, eta horren koalizioak urtarrileko bozetan erdietsitako emaitzak berretsi ditu gutxi gorabehera -orduan botoen % 36,34 eskuratu zuen-.

SYRIZA ezkerreko koalizioa nagusitu zaio, botoen % 35,47 eskuratuta, Demokrazia Berria alderdi kontserbadoreari (% 28,09 eta 75 eserleku), Greziako Barne Ministerioak botoen % 99,44 zenbatuta emandako datuen arabera.

Garaipenaren ostean Atenas erdiguneko plaza batean egindako hitzaldian, Tsiprasek iragarri du Greziar Independenteak alderdiarekin koalizioa errepikatuko duela. Panos Kamenos Greziar Independenteak alderdiko presidenteak baieztatu duenez, igande gauean elkartuko da Alexis Tsiprasekin "astelehenetik aurrera" gobernu berria osatzeko lana hasteko.

Botoen % 99 zenbatuta, Syrizak botoen % 35,47 eta 145 eserleku lortu ditu eta Greziar Independenteak alderdiak, ostera, botoen % 3,5 eta 10 eserleku. Indarrak batuta, 155 eserleku lortuko dituzte Greziako parlamentuan, gehiengo absolutua lortzeko beharrezkoak diren 151 eserlekuak baino 4 gehiago.

Alexis Tsipras SYRIZAko buruzagiak eskerrak eman dizkie greziarrei "lau urterako aginte argia" emateagatik eta gaineratu du Grezia borrokaren eta duintasunaren sinonimo dela Europan. "Borroka zaila izan da, eta pozik nago, herriak agindu argia utzi digulako bertan zein kanpoan borrokan jarraitzeko'', adierazi du.

Evangelos Meimarakis Demokrazia Berria alderdi kontserbadoreko buruzagiak porrota aitortu eta Alexis Tsipras Syrizako zerrendaburua zoriondu du garaipenagatik.

Martin Schulz Europako parlamentuko presidente eta Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko presidenteak ere zorionak eman dizkiote Tsiprasi. Schulzen esanetan, "beharrezkoa dena egiteko gobernu irmoa osatuko da orain". Dijsselbloem, bestalde, ahalik eta azkarren gobernu indartsu bat osatzearen alde mintzatu da Greziak erreforma handiak egin ditzan.

Lehendabiziko bi alderdi horietatik urrun gelditu bada ere, Egunsenti Urrekara alderdi neonazia Greziako parlamentuko hirugarren indarra izango da (botoen % 7 eta 19 aulki), eta PASOK alderdi sozialista, berriz, laugarrena (botoen % 6,38 eta 17 aulki).

Halaber, Greziako parlamentuan ordezkaritza izango dute KKE Greziako Alderdi Komunistak (botoen % 5,48 eta 14 aulki), To Potamik (botoen % 4,02 eta 11 aulki) Greziar Independenteak alderdiak (botoen % 3,5 eta 10 aulki) eta Zentristen Batasunak (botoen % 3,37 eta 9 aulki).

Bestalde, Greziako parlamentutik kanpo gelditu da Syrizatik bereizitako Herri Batasuna alderdia; izan ere, ez du ordezkaritza izateko beharrezkoa den botoen %3a lortu. Igandeko emaitzak txarrak izan direla aitortu du Panayiotis Lafazani Herri Batasuneko buruak eta honakoa ohartarazi du: "bataila galdu dugu, baina gerra ez".

Parte hartzea % 56,13koa izan da, Greziako parlamenturako hauteskundeetan inoiz izandako txikiena.

ndako txikiena.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X