Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sinestezina bada ere, egonkortasuna Grezian

Gertatu den guztia gertatu ondoren, egoera politiko egonkorra utzi dute hauteskundeek, urtarrileko emaitzen antzekoa lagata.

Luzerako dugu Alexis Tsipras. Hauteskundeak hain egoera zailean irabazi izanak erakusten du greziar gehienek konfiantza dutela Tsiprasengan. Akats larririk egiten ez badu, eta batez ere, ustelkeriaren aurka egiten badu, Tsiprasek gobernu egonkorra osatuko du eta luzaroan egongo da boterean. Kontraesana badirudi ere, greziarrek pentsatu dute hobe dela Tsipras izatea hirugarren erreskatean aurreikusitako neurriak ezarriko dituena, Tsipras eta Syriza bere alderdia neurri horien kontra daudela jakinda.

Egoera hori izanik, bazirudien Syrizatik bereizitakoek sortutako Herriaren Batasunak ezkerreko boto gehiago lortuko zituela; nazkatutakoen bozak bereganatuko zituela, baina botoen % 3 ere ez ditu jaso, eta ondorioz, Parlamentutik at geratu da.  Era berean, emigrazio krisi bete-betean uste zen Urrezko Egunsentia alderdi neonaziak ere botoak eskuratuko zituela. Egia da zerbait igo dela, baina ez ikusgarri. Hori honela, eta sinesgaitza badirudi ere, gertatu den guztia gertatu ondoren, egoera politiko egonkorra utzi dute atzoko bozek; ia errepikatu egin dira joan den urtarrilean egindako hauteskundeetako emaitzak.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X