Hauteskundeen ondotik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Portugalgo presidenteak Passos Coelhoren esku utzi du gobernua osatzea

Cavaco Silvak boto gehien jaso zituen hautagaiari eman dio exekutiboa osatzeko erantzukizuna, beste aukera (ezkerreko alderdiena) bazter utzita.
Presidente portugal Cavaco Silva. EFE
Cavaco Silva, agerraldian. EFE

Anibal Cavavo Silva Portugalgo presidenteak Pedro Passos Coelho hautagai kontserbadorearen esku utzi du gobernua osatzea, urriaren 4ko hauteskundeen ondotik.

Erabakia hartu baino lehen ganberan ordezkaritza lortu duten alderdi guztiekin bilera egin du Cavaco Silvak, eta bart agerraldia egin du ebatzitakoa jakinarazteko.  "Portugalgo 40 urteko demokraziaren historiari erreparatuta, hauteskundeak irabazi dituen alderdiari dagokio gobernua osatzea. Hala, Pedro Passos Coelho izendatu du lehen ministro", iragarri du Cavaco Silvak.

Gobernua osatzeko beste aukera errotik baztertu du Cavaco Silvak: Alderdi Sozialistak, Ezkerreko Blokeak (marxistak, Syrizaren eta Podemosen aliatuak) eta Portugalgo Alderdi Komunistak osatutakoa, alegia. Presidentearen hitzetan, aukera hori "erabat arduragabea da, gobernu egonkor, sinesgarri eta iraunkor bat osatzeko bermerik ez dutelako".

Hala, gogor kritikatu du sozialisten papera eta Passos Coelhoren gobernuaren biziraupena euren esku dagoela gogorarazi du. Izan ere, marxistek eta komunistek iragarri dute hautagai kontserbadorearen kontrako zentzura mozioa aurkeztuko dutela.

Urriaren 4ko hauteskundeetan, botoen % 39 eta 107 eserleku eskuratu zituen Passos Coelhok buru duen zentro-eskuineko koalizioak (gehiengo osoa 116 ordezkari dira). Alderdi Sozialistak botoen % 32 eta 86 diputatu lortu zituen; marxistek, % 10 eta 19 eserleku, eta komunistek, % 8 eta 17 ordezkari.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X