Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau hildako Oklahoman, unibertsitate bateko desfile batean

25 urteko gidari batek hainbat lagun harrapatu ditu autoarekin: lau lagun hil dira eta 33 zauritu. Zaurituetako zortzi larri daude.

Gutxienez lau lagun hil dira eta 33 zauritu larunbatean Oklahoman, unibertsitate batean desfile bat egiten ari zirela, auto batek harrapatuta.

Poliziak jakinarazi duenez, mozkorra zegoen 25 urteko auto-gidari batek desfile batean parte hartzen ari ziren lagunen kontra egin zuen. Zauritutako zortzi lagun larri eraman dituzte erietxera, Stillwaterreko Poliziaren bozeramaile batek jakinarazi duenez.

Gidaria atxilotuta eraman du Poliziak, eta, lehen ikerketen arabera, motor batek aurka egin zuen talka eta, autoaren kontrola galduta, jendearen kontra talka egiten jarraitu zuen gero, abiadura handiz. “Jendea hegaz egiten ikusi dut”, adierazi dio lekukoa batek CNN kateari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Azken hamarkadetako gatazka krudel eta bortitzenetako bat bizi dute Sudanen

Hiru urte bete dira Afrikako herrialde handienean gerra hasi zenetik, baina ezkutuan egon izan da. Ez dao¡go hildakoen kopuru zehatza jakiterik: 150.000 izan daitezke, baina kopurua askoz handiagoa izan liteke. Gosete latza dago han, eta milioika desplazatu eragin ditu. Urteurrenean, goi-bilera egin dute Berlinen laguntza humanitarioa bideratu eta irtenbide politikoa bilatzeko asmoz, baina borrokan ari diren bi aldeek ez dute parte hartu.

china-portavoz-ministerio-exteriores-aranceles-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Txina, hazkunde etengabean: Munduko fabrika izatetik, lider teknologikoetako bat izatera

Txina Irango eta Persiako golkoko beste herrialde batzuetako petrolio eta gas inportatzaile handia da. Hala ere, herrialdearen erreserbak maximo historikoetan daude, eta auto elektrikoen eta energia berriztagarrien aldeko apustuari esker, gerrak ez dio askorik eragin, momentuz. Horrela, Iran bazkide estrategikoa duen arren, Txina erantzun diplomatikoaren alde dago, epe luzerako estrategia baitarabil.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X