Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Poloniako hauteskundeak eta errefuxiatuen krisia

Eskuineko nazionalistek irabazita, Poloniak errefuxiatuen gaian bat egingo du Hungaria buru duen etorkinen aurkako mugimenduarekin. Errusiarekiko harremana ere ez da hobetuko.

Europan errefuxiatuen arazoa oraindik gehiago korapilatzeko falta zena: Polonian eskuineko nazionalistek irabazi dituzte hauteskundeak! Jaroslaw Kaczynskiren Legea eta Justizia alderdiak aise irabazi ditu hauteskundeak, eta gehiengo osoarekin osatuko du Gobernua. Horrek esan nahi du Poloniak errefuxiatuen gaian bat eginen duela Hungaria buru duen etorkinen aurkako mugimenduarekin. Korronte horretan daude Eslovakia, Txekia eta Lituania ere. Bada, mugimendu horren buru den Viktor Orban Hungariako presidentea miresten duela aitortu du Kaczynskik, eta gisa honetako adierazpenak egin ditu: "Etorkinek gaixotasun berriak ekar diezazkigukete, eta gainera, musulmanak badira, mehatxu dira Poloniako nortasun katolikoarentzat".

Poloniako hauteskundeen ondoren, Europako Batasunak are zailago izango du errefuxiatuen auzian politika bateratua adostea. Eta ez hori bakarrik, zailago izanen da Errusiarekin harremana hobetzea ere. Errusiaren kontrako herrialdea da Polonia. Aurreko Gobernuak jada Errusiarekiko enfrentamendua babesten zuen, eta oraingoa are gogorragoa izango da Moskurekin.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X