Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Greziaren eta Troikaren arteko beste borroka bat

Gobernu greziarrak salbuetsi egin nahi ditu etxea kentzetik urtean 35.000 eurotik behera irabazten dutenei. Eurotaldeak uste du neurriak hipoteka ez ordaintzera animatuko lituzkeela herritar asko.

Ia-ia faltan botatzen hasiak ginen Greziaren eta haren hartzekodunen arteko liskarrak. Iskanbila handiko hilabeteen ondoren, uztailean hirugarren erreskatea onartu zuten, hau da, 86.000 milioi euroko mailegu bat.

Hirugarren erreskateak aurreko bien arau berak ditu. Gobernuak dirua Greziari ematen dio pixkanaka, behin Grezia, ezarri zitzaizkion baldintzak betetzen ari direla baieztatzen denean.

Eurotaldeak are neurri gehiago eskatu dizkio Greziari hirugarren erreskateari dagozkion hurrengo 2.000 milioi euroak jaso ahal izateko.

Agintari greziarren jarrera txalotu dute Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroek, baina are ahalegin handiagoa eskatu diete, oraingo honetan etxegabetzeen auzian.

Aste honetan, Greziak 2.000 milioi euro jaso behar zituen, baina atzo Euro taldeak (Europako ekonomia ministroen batzarrak) transferentzia blokeatu zuen. Zergatik? Greziak etxe gabetze gehiago nahi dituelako Troikak, baina, ordea, hori saihestu egin nahi du Syrizaren gobernuak.

Gobernu greziarrak salbuetsi egin nahi ditu etxea kentzetik urtean 35.000 eurotik behera irabazten dutenei edota 200.000 eurotik beherako etxebizitza dutenei, hipoteka ordaindu ezinda daudenen kasuan.

Horretarako, etxeek 200.000 euro baino gutxiago balio izatea nahi du Atenasek, inor bere etxetik ez botatzeko. Horrek esan nahi du Grezian dauden pisuen % 70 etxe gabetzeetatik babestuta leudekeela.

Eurotaldeak uste du neurriak hipoteka ez ordaintzera animatuko lituzkeela herritar asko.

Troikak, ostera, 120.000 eurotik gorako etxeetan egin nahi ditu kaleratzeak, eta ondorioz, asko lirateke oraindik kaleratzeko arriskuan leudekeenak. Tsiprasek Troikarekin borrokan segi nahi du, hirugarren erreskate programak baldintza gogorrak exijitu arren.

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X