Ume bat onik atera zen Bataclanetik abeslariaren jaka azpian ostenduta
Azaroaren 13an Eagles of Death Metal taldearen Parisko kontzertua ikusten zegoen ume batek eraso terroristatik onik atera ahal izan zuen, Estatu Batuetako taldeko abeslariaren larruzko jaka azpian ezkutatu zelako. Abeslariak berak eman du horren berri, erasoa jasan ondoren eskaini duen lehen elkarrizketan.
"Hainbat pertsona gure aldagelan sartu ziren. Hiltzaileak bertan sartu ziren eta haiek hil zituzten, nire larruzko jaka azpian ostenduta zegoen ume bat izan ezik", adierazi du Eagles of Death Metal taldeko Jesse Hughes abeslariak, VICE izeneko albisteen atari estatubatuarrari eman dion elkarrizketan.
Ahotsa dardarka zuela gogoratu du Hughesek Bataclan aretoko izua. Bertan hil zituzten terroristek pertsona gehien duela bi ostiral egindako erasoetan, 89 pertsona hil baitziren bertan, eta zaurituetako asko larri daude oraindik.
"Askok hilarena egiten zuten, oso beldurtuta zeuden… Pertsona asko eta asko hil ziren bertan; izan ere, askok ez zituzten kideak bertan utzi nahi izan. Asko izan ziren beste batzuen aurrean jarri zirenak, haiek salbatzeko", azaldu du Hughesek.
Eagles of Death Metal taldeko kideak bizirik atera ziren, baina marketin arduraduna (Nick Alexander) eta diskoetxeko beste hiru kide (Thomas Ayad, Marie Mosser eta Manu Pérez) zendu ziren eraso hartan.
1998an jaio zen rock-bandak bertan behera utzi ditu bere kontzertuak, "beste jakinarazpenik izan arte".
Facebookeko orrian asteazkenean argitaratu zuten bueltan zirela AEBn, baina oraindik ere "zeharo izututa" eta "Frantzian gertatutakoa ulertzen saiatu nahirik" daudela azaldu zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Bushehrgo zentral nuklearraren eta Khuzestango eremu petrokimikoaren aurkako eraso gehiago salatu ditu Iranek
"Eraso horren hedatze uhinaren eta metrailaren ondorioz, zentral elektrikoaren alboko eraikinetako bat kaltetu da, eta, zoritxarrez, segurtasun saileko langileetako bat hil da", jakinarazi du instalazioko langile batek. Irango agintariek nabarmendu dutenez, zentrala martxan dago.
Energia enpresen etekinei zerga ezartzeko eskatu dute Alemaniak, Italiak, Espainiak, Portugalek eta Austriak
Bost herrialde horietako Finantza ministroek gutuna igorri diote Europako Batzordeari. Argudiatu dutenez, "gerraren ondorioz etekinak lortzen ari diren konpainiek euren partetik ipini behar dute herritarren gaineko zama arintzeko”.
Lurra, 'Orion' espazio ontzitik ikusita
Misioa aurrera doa, Ilargirantz, eta distantzia horretatik Lurraren irudiak hartu dituzte, astelehenean satelitera iritsi aurretik.
Ehiza hegazkinak eraisteak ez du eraginik Iranekin egiten ari diren negoziazioetan, Trumpen arabera
Hala ere, su-etena lortzeko negoziazioak "itopuntuan" daudela adierazi dute bitartekariek. Iranek saria eskaini du pilotuak harrapatzeagatik, eta Israel Libanon jartzen ari da indarra.
Leon XIV.ak gerraren eta botere gehiegikeriaren aurkako aldarria egin du bere lehen gurutze bidean
Leon XIV.a izan da Ostiral Santuan bere agintaldiaren lehen gurutze bidean buru, Erromako Eliseoan. Gerra eta botere gehiegikeriaren aurkako aldarrikapena egin du milaka eta milaka fededunen aurrean, eta argi esan du: "Agintari orok Jainkoaren aurrean erantzun beharko du jasotako boterea erabiltzeko moduagatik".
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek esan du AEBko beste ehiza hegazkin bat eraitsi duela herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, eroritako lehen hegazkineko tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela esan dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako erasoetan, eta Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxeak eraisten hastekoa da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla esan du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.