Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egoera berria Venezuelan

Chavezek boterea eskuratu zuenetik Parlamentuko gehiengoa zuten haren aldekoek. Oposizioak lortutako garaipenak gauzak zail jarriko dizkio orain Maduro presidenteari.

Venezuelan oraintxe bizi duten egoera berria da, eta ez zen horrelakorik ikusten 1999az geroztik, Hugo Chavez zenak boterea eskuratu zuenetik. Ordutik chavistek hauteskunde denak irabazi dituzte eta gehiengoa mantendu ahal izan dute Parlamentuan. Igandeko hauteskundeek hau aldatu egin dute. Orain oposizioak du gehiengoa eta Parlamentuaren bi herenak ere eskuan ditu. Honela oposizioak Nicolas Maduro presidenteari gauzak zail jartzeko aukera izango du. Hala ere, baieztapen hau ongi argitu behar da.

Venezuelakoa sistema presidentzialista da, hau da, presidenteak botere handia du. Gainera, instituzioen gehiengoa eta komunikabideak, oraindik, chavisten esku daude. Azkenik, zehaztu behar da oposizioaren kasuan ez gaudela alderdi bati buruz hizketan. Oposizioa Mesa de Unidad Democratica izeneko koalizioaren baitan bildu da. Ikusi egin beharko da, boterea eskuratu duten honetan, ea ongi ulertuko ote diren, eta benetan batera lan egiteko gai izango diren. Beste era batera esanda, oraindik goiz da chavismoaren amaieraz hitz egiteko, baina egia da gaur gaurkoz Madurok zailago izango duela gobernatzea. Ez da ahaztu behar bere legealdia 2019 arte luzatuko dela eta.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X