Krisi ekonomikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasolina garestitu, bolivarra debaluatu eta soldatak igo ditu Madurok

Herrialdearen krisi ekonomikoa arintzeko neurri sorta iragarri du Venezuelako presidenteak.
Bolibarra debaluatzea erabaki du Madurok. EFE
Bolibarra debaluatzea erabaki du Madurok. EFE

Venezuelako krisi ekonomiko eta soziala arintzeko asmoz, neurri ekonomiko sorta bat iragarri du Nicolas Maduro presidenteak. Gasolinaren prezioa % 6.000 igo, bolivarra % 58,7 debaluatu eta oinarrizko soldatak % 20 igoko ditu Venezuelako Gobernuak.

95 oktanoko gasolina litroak 6 bolivar balioko ditu aurreratzean (0,097 bolivar balio zuen orain arte); 91 oktanokoa, berriz, bolivar batean salduko dute ostiraletik aurrera (0,007 balio zuen orain arte). Garestitzea % 6.000koa izango den arren, munduko merkeena izaten jarraituko du.

27 urtean lehen aldiz garestituko du gasolinaren prezioa Venezuelak, eta urte askotan izandako politika errotik aldatuko du. Carlos Andres Perez presidenteak garestitu zuen azkenekoz, 1989an, eta protesta biziak eragin zituen ('Caracazo' izenarekin ezagututakoak). Madurok esan duenez, prezioak garestitzea "ezinbestekoa" da, gasolina ekoizteko "gastatzen dena ordaindu ahal izateko modu bakarra" baita.

Venezuelako estatuburuaren arabera, Venezuelako ibilgailuen % 30k bakarrik erabiltzen dute erregai mota hori.

Maduroren hitzetan, "gerra geopolitiko baten eraginez amildu da petrolioaren prezioa". Beherakada horrek Venezuelak hainbat urtez petrolioarekiko izan duen politika aldatzea ekarri du, baina "egoera horrekin ere, Venezuelako Gobernuak gizarte laguntzei eutsi die", esan du. Hala, garestitzeari esker lortuko diren diru-sarreren % 30 garraiobide publikoei laguntzeko erabiliko du Exekutiboak.

Venezuela gasolina. EFE

Munduko gasolina merkeena dute Venezuelan. Argazkia: EFE

Dirua debaluatzea ere erabaki du Madurok. Dolar bat eskuratzeko 10 bolivar beharko dira aurrerantzean (orain arte, 6,30 behar ziren); beraz, bere balioaren % 59 galduko du.

Azkenik, "enplegua eta soldatak babesteko", oinarrizko soldata % 20 igoko du Madurok, eta jakiak erosteko bonua % 2,5.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X