Europako Parlamentua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ACNURek dei egin dio EBri ez ditzan urratu oinarrizko giza eskubideak

Phillipo Grandi Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziako goi mandatariak Europako Parlamentuan hitz egin zuen atzo, eta zalantzan jarri zuen Europa eta Turkiaren arteko aurreakordioa legezkoa ote den.
Errefuxiatuak Idomenin (Grezia). Argazkia: EFE
Errefuxiatuak Idomenin (Grezia). Argazkia: EFE

Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak (ACNUR) dei egin dio Europari ez ditzan urratu oinarrizko giza eskubideak, eta gogorarazi dio kaleratze jendetsuak legearen aurkakoak direla.

Europako Batasunak eta Turkiak itxitako aurreakordioak hautsak harrotu ditu. Gobernuz kanpoko erakunde eta elkarte humanitario gehienak kontra azaldu dira; salatu dute errefuxiatuak Turkiara bidaltzeak ez duela arazoa konponduko.

Baliteke mundu osoak ez izatea asiloa jasotzeko eskubidea, baina bai, ordea, eskatzekoa. Phillipo Grandi Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziako goi mandatariak Europako Parlamentuan hitz egin zuen atzo, eta zalantzan jarri zuen Europa eta Turkiaren arteko aurreakordioa legezkoa ote den.

“Kezkatu egiten naute asilo eskubideak eta nazioarteko zuzenbidea errespetatzen ez duten deportazioek”, adierazi zuen. Gogoratu du hala Genevako Hitzarmenak asiloak tramitatzera behartzen dituela gobernu guztiak.  Gainera, 28ak zuzenduz: ezin zaio sorterriari erreparatu: “Afganistangoak Siriakoak bezain iheslari dira”, esan zuen.

Bere aldetik, Frans Timmermans Europako Batzordeko presidenteordeak berretsi du itzulera-plana legearen barruan egingo dutela, nabarmenduz helburua zera dela: “Mafien negozio eredua suntsitzea, heriotzak ekiditea eta argi uztea Europara etortzeko modu bakarra bide legalen bidez dela”.

Europako Parlamentuan proposamenak kritika ugari jaso ditu. 160.000 lagunen banaketak porrot egin duela uste dute hainbat eurodiputatuk eta atxilotu orduko kanporaketak ofizial bihurtzea leporatu diete estatuei.

diete estatuei.

diete estatuei.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X