Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Austria: herritarren % 49, % 51ren kontra

Austriarren % 49k ultraeskuinari eman diote botoa, botoa nori ematen dioten oso ondo jakinda.

Austriarren % 49k, hau da, ia erdiak, etorkinei mugak itxi nahi diete, eta Europar Batasunetik irten, edo gutxienez, Europar Batasuna ahuldu nahiko luke. % 51k, ordea, mugak zabalik mantendu nahiko lituzke, eta Europar Batasunaren proiektua babesten jarraitu nahi du. Austriako hauteskunde presidentzialak inoiz baina lehiatuagoak egon dira. 30.000 botoko aldeak saihestu du Austriak ultraeskuineko presidentea izatea.

Austrian ikusi dugun joera Europa erdialdean errepikatzen ari da, batez ere, Hungaria, Eslovakia eta Polonian. Horregatik geratu da bertan behera errefuxiatuek egiten zuten Balkanetako Bidea. Eta horretxegatik daude errefuxiatuak Idomenin, Grezia eta Mazedonia artean, aurrera egiteko inolako aukerarik gabe. Egoera horri aurre egiteko, Greziako Gobernuak Idomeniko kanpalekua hustea eta errefuxiatuak harrera kanpalekuetara eramatea erabaki du. Eta ez da gobernuen eraginkortasun arazoa. Austriarren % 49k ultraeskuinari eman diote botoa, botoa nori ematen dioten oso ondo jakinda.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X