Maroko
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei adingabe atxilotuta Marokon, 14 urteko neskato bat bortxatu ostean

Erasoa Rabatetik 20 kilometrora gertatu da, neskatoa behiei jaten ematen ari zien unean. Erasotzaileek mehatxu egin diote eta ihes egin dute bortxaketaren ostean.

13 eta 16 urte bitarteko sei adingabe atxilotu dituzte Marokon, taldean 14 urteko neskato bat bortxatu ostean Rabatetik gertu.

Biktimak behiei jaten ematen ari zien unean gertatu da erasoa, Rabatetik 20 kilometrora. Neskatoari arma zuriekin mehatxu egin ostean, taldean bortxatu dute, eta, ihes egin aurretik, bakarrik utzi dute.

Erasotzaileak atxilotu ondoren adingabeentzako zentro batera eraman dituzte.

Pasa den hilabetean antzeko eraso bat gertatu zen Marrakexen (Maroko). Kasu horretan, hamasei gaztek neskato bat bahitu eta bortxatu zuten gau osoan

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X