AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Clinton 'historiako hautagai prestatuena' dela esan du Obamak

Kanpainako ekitaldi batean elkarrekin agertu dira Clinton eta Obama. 'Hillary Clintonengan sinesten dudala nago hemen', esan du AEBtako presidenteak.
barack obama hillary clinton EFE
Obama eta Clinton, bart, kanpaina ekitaldi batean. EFE.

Barack Obama AEBtako presidenteak Hillary Clinton Etxe Zurirako hautagai demokrataren aldeko kanpaina ekitaldi batean hartu du parte. Bere diskurtsoan, Clintonen ibilbidea goratu du Obamak, eta "Estatu Batuetako historiako hautagai prestatuena" dela adierazi du.

Politikagintzan elkarrekin egin duten bidea ere ekarri dute gogora bi agintariok; senatari modura lanean elkarrekin aritu zirenetik, 2008ko primarioetan elkarren aurka lehian aritu zirenerainoko bideaz hitz egin dute. Batak presidente gisa eta besteak Estatuko idazkari  modura azken urteotan lanean emandako urte "oparoak" ere izan dituzte mintzagai.

"Hillary Clintonengan sinesten dudala nago hemen, esan du Obamak, Charlotten, Ipar Karolinan, eskaini duen mitinean. "Ziur naiz ez duela amore emango, desafioa gogorra izanda ere", gaineratu du.

2008ko primarioetako hauteskunde kanpainari buruz luze hitz egin du presidente estatubatuarrak. Orduan, hautagai demokratak ziren biak, eta Obamak irabazi zuen lehia. "Senatari gisa miretsi egiten nuen Clinton, eta hauteskunde primarioen ondoren are gehiago miresten nuen: bere ezagutza eta inteligentzia bertatik bertara ikusteko aukera izan nuen", zehaztu du.

Donald Trump hautagai errepublikarraren izena zuzenean aipatu ez duen arren, zeharka aipatu du. "Mundu osoak izan dezake iritzi bat, baina inork ez daki lan hau zer den, mahaiaren atzealdean esertzen den arte. Edozeinek txioka dezake –Trump oso aktiboa da Twitterren-, baina lan egiteko mahai baten atzean esertzea ezinbestekoa da", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X