Tiroketa Munichen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal lekuko bat, Munichen: 'Izua nagusitu eta ihesaldia izan da'

Albertok, Euskal Etxearen kidea bera, baieztatu du esan dietela tiroketa hainbat lagunek egin dutela; Joana Arrizabalagak segurtasuneko kide armatu asko daudela nabarmendu du.
18:00 - 20:00
Joana Arrizabalaga euskalduna, Municheko tiroketaren lekuko

Alberto, Municheko Euskal Etxearen kidea den euskal herritar bat, Radio Euskadin elkarrizketatu dute, eta esan du "izua nagusitu" dela, tiroketaren ostean, "eta ihesaldia izan" dela. Joana Arrizabalagak, Alemaniako aipatu hirian bizi eta lan egiten duen beste euskal herritar batek, adierazi du ETBn WhatsAppen bidez eman diotela tiroketaren berri, lanetik irtenda, eta segituan ikusi duela segurtasuneko kide armatu asko zeudela Municheko kaleetan.

"Tiroketa Olympia merkataritza-gunean izan da", azaldu du Albertok, Euskal Etxekoak, "eta esaten ari dira hainbat egile daudela", gehitu du. Joanak baieztatu du zabaldu dela bigarren tiroketa bat ere izan dela, Municheko beste toki batean, baina gerora datu hori ezeztatu dutela: "Bi edo hiru hildako omen daude", esan du Joanak, "baina zaurituak ere bai, jendea omen dago oraindik merkataritza-gunearen barruan". Metroaren sarrera guztiak daude itxita, euskal herritar honek esan duenez; Joana etxean geratuko da ostiral gau honetan, agintariek emandako aginduari jarraituz.

Hainbat pertsona hil dituzte Municheko Olympia merkataritza-gunean arratsalde honetan jazotako tiroketa batean. Agintariek gutxienez sei lagun hil direla baieztatu dute. Hango komunikabide batzuek zabaldu dutenez, hildakoak 10-15 izan daitezke. Antza, tiroketa aipatu merkataritza-gunearen ondoko hanburgeseria batean hasi da, 17:50 aldera.

Zure interesekoa izan daiteke

Berlingo harresiaren hormigoi zatia oroigarria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berlingo harresi zatien salmenta negozio bihurtu da

Aste Santuan, Berlin da Europa osoan bisitari gehien jasotzen dituen hiriburuetako bat, eta hainbat hamarkadatan hiria bitan banatu zuen harresiaren zatien salmenta negozio bihurtu da. Neurri guztietako zatiak saltzen dira, baina kontuz, guztiak ez baitira benetakoak. Harresi zatiak erostearekin batera, duela 40 urte Berlin banatzen zuen Checkpoint Charlie bisitatu eta argazkiak ateratzea ere modan jarri da. Kapitalismoaren sinbolorik handiena du gaur egun ondoan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X