Bakea Kolonbian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kolonbiarrek igandean ebatziko dute bake-itunarekin ados dauden ala ez

Akordioa izenpetu duten bi aldeek ez dute aurreikusi zer gertatuko litzatekeen herritarrek ezetz esango balute.
18:00 - 20:00
Kolonbian, dena prest bake hitzarmena berresteko

Erreferenduma deitu dute igande honetan Kolonbian, Juan Manuel Santosen Gobernuak eta FARC talde terroristak izenpetutako akordioaren ados dauden ala ez bozkatzeko. Irailaren 26an sinatu zuten bi aldeek, mendebaldeko hemisferioan inoiz izandako gerrarik larriena amaitzeko.

"Ados al zaude gatazka bukatu eta bake egonkor eta iraunkorra eraikitzeko sinatutako behin betiko akordioarekin?". Horixe da kolonbiarrek bihar "bai" edo "ez" esanez erantzun beharko duten galdera.

Galdeketaren emaitza baliagarria izan dadin, hauteskunde-erroldaren %13k parte hartu beharko du gutxienez. 33 milioi kolonbiarrek dute bozkatzeko eskubidea; hortaz, 4,5 milioi biztanlek botoa ematea nahikoa izango litzateke bake-akordioa onartu den ala ez erabakitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X