Trumpek Clintonen 'animaliei' egotzi die egoitza baten aurkako erasoa
Donald Trump Etxe Zurirako hautagai errepublikanoak "Hillary Clinton ordezkatzen duten animaliei" egotzi die Alderdi Errepublikanoak Ipar Carolinan duen egoitza baten kontra izandako erasoa.
"Ipar Carolinan Hillary Clinton eta demokratak ordezkatzen dituzten animaliek Orange konderriko gure bulego bati eraso diote irabazten ari garelako", adierazi du Twitter sarean duen kontuan.
Bonba su-eragile batekin eraso diote Alderdi Errepublikanoak Ipar Carolinako Hillsborough udalerrian duen bulego bati, eta pintadak egin dituzte. "Errepublikanoak naziak hiritik kanpora edota bestela..." zioen pintada bat margotu dute inguruko eraikin batean.
Polizia erasoa ikertzen ari da, eta horren bozeramaile batek azaldu duenez, erasotzaileek sua bota dute Alderdi Errepublikanoaren bulegoko leiho nagusitik barrura, eta su eman diote.
"Bulegoa guztiz suntsituta gelditu da", azaldu du Dallas Woodhouse Alderdi Errepublikanoko buruzagiak. "Guretzat inportanteena da ez dela inor hil; izan ere, bazegoen hori gertatzeko aukerarik", gaineratu du.
Bestalde, Hillary Clinton hautagai demokratak gaitzetsi egin du erasoa, Twitterren duen kontuan mezu hau kaleratuz: "Alderdi Errepublikanoko Ipar Carolinako Orange konderriko egoitza baten kontrako erasoa izugarria eta onartezina da. Esker oneko izan behar dugu denak onik daudelako".
Albiste gehiago mundua
Israelek 500 pertsona baino gehiago hil ditu azken bost egunetan Gazan
Gaur goizean bertan, Israelek gutxienez hiru pertsona hil ditu Gazan dagoen parrokia katoliko bakarraren aurka egindako bonbardaketan. Eliza ehunka errefuxiaturen babeslekua da.
Coca-Colak kanabera azukrea erabiliko du AEBn merkaturatzen dituen freskagarrietan, Trumpek eskatuta
"Coca-Colan erantzukizuna duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiet. Oso erabaki ona izango da. Ikusiko duzue. Hobe da, besterik ez!", esan du AEBko presidenteak.
Erresuma Batuak 16 urtera jaitsi du botoa emateko adina
Neurria 2029rako aurreikusita dauden hauteskunde orokorrak baino lehen sartuko da indarrean. 1969an adin hori 21 urtetik 18ra jaitsi zenetik egin den hauteskunde-erreformarik handiena da.
Itxaropenerako leihorik ez: Askatasunaren Ontzidia berriro itsasoratu da
Handala ontzia igande honetan itsasoratu da berriro Gazako Zerrendara bidean.
Sute handi batek Coloradoko Arroila Handiko azpiegitura historikoak suntsitu ditu
Baso-sute batek 1928an ireki zituen Arroila Handiko aterpetxe historiko bat eta Arizonako 80 bat azpiegitura suntsitu ditu. Katie Hobbs gobernadoreak Estatu Batuetako gobernu federalak egindako ezbeharraren kontrola ikertzea eskatu du.
Islandian sumendi bat erupzioan sartu da hamabigarren aldiz azken bost urteetan
Erupzioa Sundhnukeko kraterrean eman da, Grindaviketik iparraldera eta Islandiako hiriburu Reykjaviketik eta Aintzira Urdin ospetsutik gertu. 700 eta 1.000 metro bitarteko luzera duen pitzadura bolkanikoa da, laba eta errauts bolkanikoa kanporatzen hasi da eta iparralderantz hedatzen ari da.
Israelek Damaskoko kuartel militarraren inguruak bonbardatu ditu
Eguneko bigarren erasoa da kokapen horretan bertan, Siria hegoaldeko borrokek jarraitzen duten bitartean. Erasoetako batek eraikina bete-betean jo du lehen datuen arabera.
Israelek Gazaren aurka egindako erasoek 100 pertsona baino gehiago hil dituzte astelehenetik
Zaurituei dagokienez, azken 24 orduetan 200 baino gehiago iritsi dira Zerrendan martxan jarraitzen duten ospitale bakanetara, iparraldean ez baitago zabalik bakar bat ere.
Frantziako Gobernuak 43.800 milioi euroko doikuntza egingo du 2026ko aurrekontuetan
Bayrou lehen ministroak neurri azpimarragarriak iragarri ditu; hala nola, pentsioak izoztea, enplegu publikoa eta gizarte- eta osasun- arloko gastuak murriztea eta jai egunak gutxitzea.
Putinen alternatibak, AEBren mehatxuaren aurrean
Vladimir Putinek Donald Trumpek ezarritako epemugari egin beharko dio aurre, Ukrainarekin gerrari amaiera emango dion akordio bat lortzeko. 50 egunen buruan ez bada bakerantz aurrerapauso zehatzik ematen, Etxe Zuriak erantzun egingo du.