12 pertsona hil eta 50 zauritu dira Berlinen, atentatu batean
Gutxienez 12 pertsona hil eta 50 bat zauritu dira astelehen honetan Berlingo Gabonetako merkatu baten kontra egindako erasoan. Hiriko Poliziak astearte honetan baieztatu duenez, gidariak "nahita" harrapatu du jendetza, eta "ustezko atentatu terrorista" izan dela gaineratu du. Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak berak esan du Berlingoa "atentatu terrorista" izan dela. Alemaniako Fiskaltzaren esanetan, ez dago argi erasoa pertsona baten edo askoren kontua izan den, eta oraingoz inork ez du erasoa bere gain hartu.
Berlinen gertatutakoak Nizan uztailaren 14an jazotakoaren antz handia du. Orduko hartan, kamioi batek 84 pertsona hil zituen, harrapatuta. ISISek bere gain hartu zuen atentatua.
Erasoa 20:15ean jazo da. Kamioi bat espaloira igo da Breitscheidplatz plaza inguruan, eta oinezkoen pasealekuan barrena joan da, bertan zegoen jendetza harrapatuta. Gutxienez 12 pertsona hil eta 50 zauritu dira; asko eta asko, larri.
Zauritutakoen artean euskal herritar bat dago, EiTBk jakin duenez. Iñaki Ellakuria bilbotarra da; hausturak ditu bi hanketan eta aldaka batean.
Kamioiak 50 bat metro egin ditu, eta parean zuen guztia eraman du aurretik.

Erasotzaileak ihes eginda jarraitzen duela uste du Poliziak
Harrapaketa bortitza gertatu eta gutxira, pertsona bat atxilotu du Poliziak. Hala ere, Berlingo Poliziak ez du uste atxilotutakoa ustezko erasotzailea denik, Die Welt hedabideak segurtasun-indarretako iturriak aipatuz jakinarazi duenez. Beraz, erasotzaileak ihes eginda jarraitzen duela eta arriskutsua izan daitekeela uste du Poliziak.
Hiriko alkatearekin batera egindako prentsaurrekoan Klaus Kandt Berlingo Poliziaren buruak azpimarratu duenez, "egiaztapenak amaitzeke daude, eta ezin dugu esan atxilotua kamioiko gidaria den ala ez". Ildo horretan, kamioian aurkitutako hatz-markak eta DNA laginak aztertzen ari direla eta frogen emaitzen zain egon behar dela gaineratu du.
Berlingo Poliziak Twitter sarean duen kontuan baieztatu duenez, atxilotuak ukatu egin du atentatuan parte hartu izana. Agintarien esanetan, atxilotua 2015ean Alemaniara heldutako 23 urteko errefuxiatu pakistandar bat da.
Antza, erasoaren lekuko batek ikusi du, eta atzetik joan zaio. Hari esker atxilotu du Poliziak.
Peter Franck Alemaniako fiskal nagusiaren esanetan, argitzeke dago erasoa pertsona baten edo askoren kontua izan den. Ildo horretan, atxilotua ez dela egilea uste badute ere, gaur arratsalde-gauean ezagutaraziko diren behin betiko emaitzen zain daudela gaineratu du. Bestalde, oraingoz inork ez duela erasoa bere gain hartu azpimarratu du.
Berlingo Poliziak baieztatu egin du atentatu terrorista izan dela. Aurrez, Thomas de Maiziere Alemaniako Barne ministroak ez du "eraso" hitza erabili nahi izan, zantzu guztien arabera, "hala izan dela dirudien arren", gaineratu du.
Ibilgailuaren barruan, gizon poloniar baten gorpua topatu dute, ustez atentatuaren egileak tiroz hildakoa.
Kamioia Poloniako garraio-enpresa batena da, eta altzairuzko habeak zeramatzan. Gidaria enpresaren jabearen lehengusua zen, eta, haren esanetan, 16:00etatik aurrera ezin izan zuen berarekin hitz egin.
Segurtasun-indarrek eremu guztia itxi dute, eta berlindarrei etxetik ez ateratzeko eta ingurura ez hurbiltzeko eskatu diete.

Errefuxiatuen harrera zentro bat miatu dute
Atentatuaren biharamunean, Gabonetako hainbat merkatu itxi dituzte, biktimekiko elkartasuna erakusteko asmoz. Jendetza biltzen den ekitaldietan segurtasun-neurriak indartuko dituela iragarri dute Berlingo agintariek.
Fiskaltza Federalak eta Berlingo Estatuko Fiskaltzak ikerketa bana abiatu dute.
Alemaniako Poliziak Tempelhof aireportuko hangar batean paratutako errefuxiatuen zentro bat miatu du astearte honetan. Ez dute inor atxilotu. Alemaniako komunikabideen arabera, atentatuaren ustezko egilea zentro horretan bizi omen zen.
Merkel: 'Atentatu terrorista izan da"
Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak esan du zigortu egingo dituztela "atentatu terrorista" honen egileak. "Gertatutakoa sakon ikertuko dugu", agindu du prentsaurreko labur batean.
Kantzilerraren iritzian, "zaila izango da guretzat onartzea, baldin eta baieztatzen bada, Alemanian asiloa eskatu zuen pertsona batek atentatu terrorista hau egin duela".
Alemaniarentzat Alternatiba izeneko alderdi populistak, berriz, Merkeli leporatu dio gertatutakoa, gidaria errefuxiatua dela nabarmenduta. "Noiz erreakzionatuko du Alemaniako zuzenbide-estatuak? Noiz amaituko da hipokresia madarikatu hau? Merkelen hildakoak dira", esan du Marcus Pretzell eurodiputatuak Twitterren.
. . . .Zure interesekoa izan daiteke
Hungariak Orbanen aroa ixteko aukera izango du igandean
Peter Magyar liberalak (inkestetan faborito argia da) garaipen sendoa behar du lehen ministro ohiak 16 urteko agintaldian altxatutako egiturak aldatzeko.
'Orion' ontzia itsasoratu da jada, eta amaitu da Artemis II misioa, 50 urtean Ilargira egindako lehen bidaia
Lau astronautak (Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen) osasun egoera onean daudela baieztatu du NASAk.
Artemis II misioko astronautak prest dira 02:07an Kaliforniako kostaldearen parean itsasoratzeko
Hego Euskal Herriko 02:07an, NASAren aurreikuspenen arabera, San Diegoko (Kalifornia) kostaldean itsasoratuko da Orion espazio ontzia.
Ekuadorrek % 50etik % 100era igoko ditu Kolonbiako inportazioen muga-zergak, merkataritza-gerra gogortuz
Noboaren gobernuaren arabera, "segurtasun nazionala" bermatzeko hartu dute erabakia, eta "erantzukizun partekatua indartzea du helburu, mugan narkotrafikoaren presentziari aurre egiteko". Petroren ustez, neurri hori "gehiegikeria" da, eta "errespetua" eskatu du "narkotrafikoak eraildako 200.000 kolonbiarrentzat".
Israelek iragarri du Hezbollahko buruzagiaren idazkaria eta iloba hil duela
Hildakoa Ali Yusef Harshi da, Naim Qassemen iloba.
Iranek itxi egin du Ormuzko itsasartea, hainbat orduz irekita egon ondoren
Itsasartea irekita egon da hainbat orduz. Itsasoko trafikoa monitorizatzen duten plataformek mugimenduak atzeman dituztela adierazi dute. Hala ere, Israelek Libanori egindako erasoaren ostean, Irango agintariek berriro etenarazi dute petrolio-ontzien nabigazioa, Guardia Iraultzailearekin lotutako Fars agentziak jakinarazi duenez.
Milaka indigena Brasiliara iritsi dira, 2026ko Lur Librea Kanpamentuan parte hartzeko
Brasilgo indigenek martxa bat egin dute Brasilgo Kongresu Nazionalera euren eskubideak aldarrikatzeko, Brasilian urtero egiten duten kanpaldiaren testuinguruan.
Israelek gutxienez 250 pertsona hil ditu Libanoren aurka egindako "erasorik handienean", su-etena izan arren
AEB eta Iranen artean bitartekari lanak egin dituen Pakistanen arabera, Libanori ere eragiten dio tregoak. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, ordea, akordiotik kanpo utzi du herrialdea.
Iranen bake-plan proposamenaren hamar gakoak
Iranek arma nuklearrak ez fabrikatzeko konpromisoa hartu du, eta bere kontrako zigor guztiak kentzea eta jasandako kalteak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatu du. Horiek dira, besteak beste, Teheranek AEBrekin gerra amaitzea negoziatzeko aurkeztu duen planaren puntuak.
AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute, Ormuz ireki egingo dutela bermatuta
Pakistanen bitartekaritzak su-eten akordioa lortzea ahalbidetu du. Ituna berehala sartuko da indarrean, eta Islamabadeko bake negoziazioei ateak irekiko dizkie.