Laguntzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NATOrekin hartutako konpromisoa murriztearekin mehatxu egin du AEBk

Herrialdeei laguntzak handitu ditzaten eskatu die James Mattis Amerikako Estatu Batuetako Defentsa idazkariak gainontzeko herrialdeei.
James Mattis eta Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE
James Mattis eta Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE

NATOko kide diren herrialdeek erakunde horri laguntza gehiago eman ezean, Aliantza Atlantikoarekin hartutako konpromisoa murriztu egingo duela jakinarazi du asteazken honetan James Mattis Amerikako Estatu Batuetako Defentsa idazkariak.

“AEBk bere eginkizunak beteko ditu, baina erakunde horren kide diren gainontzeko herrialdeek laguntza gehiago eman ezean, AEBk Aliantza Atlantikoarekin duen konpromisoa murriztuko du”, ziurtatu du Mattisek beste Defentsa ministroekin egindako bileran.

Bilerara iritsi orduko, AEBrentzat oinarrizko erakundea dela aitortu du AEBko Defentsa ministroak, baina hartutako konpromisoa mantentzeko diru gehiago jarri dezaten eskatu die gainontzeko herrialdeei.

Ildo horretatik, defentsan egindako inbertsioa Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 2a izateko  eta garapen iraunkorra bermatzeko plana ezartzea eskatu du idazkari estatubatuarrak, 2014an Galeseko goi-bileran adostu zuten bezala.

“Herrialde batek % 2ko helburua lortuko balu, beste herrialdeek bere laguntza beharko lukete”, esan du Mattisek. “Helburu hori lortzeko planik baduzue, Aliantzak aurrera jarraitzeko babesa emango dizue. Eta oraindik planik izan ez ezean, funtsezkoa da laster prestatzea”, gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X