Aurrekontu proposamena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gastu militarra nabarmen handituko duela iragarri du Trumpek

Defentsarako aurrekontua % 10 handituko luke Trumpek, hau da, 54.000 milioi dolar gehiago bideratuko lituzke gastu militarrera.
Donal Trump, AEBko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Donal Trump, AEBko presidentea. Argazkia: EFE

Ameriketako Estatu Batuetako Defentsarako aurrekontua nabarmen handituko duela iragarri du astelehen honetan Donald Trump AEBko presidenteak. Igoera horren helburu nagusia  AEBk berriro gerrak irabaztea da, baina proposamen hori aurrera eraman ahal izateko beste sail batzuetan murrizketak egin beharko ditu.

Defentsarako aurrekontua % 10 handituko luke Trumpek, hau da, 54.000 milioi dolar gehiago (50.800 milioi euro inguru) bideratuko lituzke gastu militarrera. ?The Washington Post? eta ?The New York Times? bezalako hedabideen arabera, aurrekontu hori onartu ahal izateko zenbait murrizketa egin beharko ditu AEBko Gobernuaren beste sail batzuetan.

?Bitarteko gutxiagorekin gauza gehiago egingo ditugu, eta AEBko Gobernuaren gastua murriztea lortuko dugu?, ziurtatu du AEBko presidenteak. Nazioarteko beste presidente batzuekin egindako bileran, azken urteotan egindako gehiegizko gastua kritikatu du Trumpek. ?Aurrerantzean azpiegitura handietara bideratuko dugu dirua?, azpimarratu du.

Etxe Zuriak ohar baten bidez jakitera eman duenez, gastu militarrera bideratzen den diru hori beste sail batzuetatik kenduko da. Zehazki, Ingurugiroaren Babeserako Agentzian, Estatu idazkaritzan eta nazioarteko laguntzan egingo ditu murrizketa handienak.

AEBko presidenteak azaldu duenez, bere aurrekontuen helburu nagusia ?Amerika lehen tokian? jartzea da. Arrazoi horregatik, Defentsa eta Segurtasun sailetara bideratutako gastua handituko duela esan du Trumpek. Ildo horretatik, AEBk nazioarteko herrialdeak laguntzeko bideratzen zuen dirua horretarako erabiliko duela ziurtatu du.

Aurrekontuen bulegoko arduradunak ?The Washington Post? hedabideari azaldu dionez, baliteke AEBko Gobernuren sail guztietan murrizketa nabarmenak egitea.

AEBko aurrekontuen proposamena Kongresuari igorri beharko dizkio Trumpek, bertan onartu ditzaten.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X