Hauteskundeak Frantzian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Macron eta Le Pen aurretik, hauteslekuetan egindako lehen inkestetan

Belgikako hedabideetan bildutako informazioaren arabera, Fillon izango litzateke hirugarren eta Mélenchon, laugarren.
Macron eta Le Pen daude aurretik, hautetsontzietan egindako lehen galdeketen arabera. EFE
Macron eta Le Pen daude aurretik, hautetsontzietan egindako lehen galdeketen arabera. EFE

Emmanuel Macron (En Marche!) eta Marine Le Pen (Fronte Nazionala) doaz aurretik Frantziako hauteskundeetako lehen itzulian, hauteslekuetan egindako lehen inkestek diotenez. RTBF kateak hedatu duenez, botoen % 24 eta % 22 lortu dituzte, hurrenez hurren.

Era berean, François Fillon hautagai kontserbadorea geratu omen da hirugarren (botoen % 20,5), Jean-Luc Mélenchon ezkertiarra, berriz, laugarren (% 18).

Hautesleen botorako asmoa neurtzeko inkestek Le Pen eta Macron nagusi izango zirela aurreikusi zuten, eta haiek izango zirela maiatzaren 7ko bigarren itzulian lehiatuko zirenak. Horien arabera, buruzagi ultraeskuindarrak galduko luke bigarren bozketan, bere aurkariek blokean bozkatuko luketeelako kontra, Le Pen Eliseora ez iristea bermatzeko.

Hala eta guztiz ere, azken egunotan joera aldatu egin da apur bat, eta hainbat inkestak diote Fillon eta Mélenchon arituko direla lehian bigarren itzulian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X