Gutxienez 46 pertsona zauritu dira Caracasen izandako protestetan
Ramon Muchacho Chacao udalerriko alkateak aditzera eman zuenez, 46 pertsona zauritu ziren larunbatean oposizioak eta Nicolas Maduro presidentearen jarraitzaileek Caracasen (Venezuela) deitutako protestetan.
Poliziak gas malko eragileak erabili zituen Venezuelako hiriburuko ekialdean izandako manifestazioak gelditzeko. Pertsona bat atxilotu zuten, 'El Universal' egunkariaren arabera.
Chacaito, Chacao, El Rosal eta El Bosque eremuetan egin zuten protesta manifestariek, Venezuelako Barne eta Justizia Ministeriora hurbiltzeko asmoz, oposizioak "Somos Millones" (milioika gara) lemapean zehaztutako ibilbidean.
Francisco Fajardo autobidea itxi zuten goizeko lehen orduan, bi noranzkoetan. Izan ere, Altamira, Petare, Chacaito, Santa Monica, Santa Fe eta Caurimare auzoetatik etorritako manifestarien sarbide nagusia da.
Ministeriora joateko bideari ekin ziotenean, manifestariek eta Poliziak liskarrak izan dituzte, azken hilabetean ohikoa bihurtzen ari den moduan.
Juan Guaido oposizioko diputatuaren esanetan, hainbat agentek manifestari bat atxilotu zuten, "ezer esan gabe".
Horrez gain, Hernique Capriles Mirandako estatuko agintariak borrokan jarraituko dutela berretsi du, "ez baitago atzera bueltarik. Konstituzioa babesten jarraitu behar dugu, demokrazia aldarrikatzeko".
ldarrikatzeko".Albiste gehiago mundua
Hamasek aitortu du "gerra amaitu delaren bermeak" jaso dituela
AEBko, herrialde arabiarretako eta Turkitako bitartekariek gerraren amaieraren bermeak eman dizkiete, Khalil Al-Hayya Hamaseko goi agintari eta negoziazio taldeko kideak azaldu duenez.
Trumpen ustez, bahitu israeldarrak astelehenean edo asteartean askatuko dituzte
AEBko presidenteak adierazi du Egiptora joango dela igandean, lortutako akordioa sinatzera. Gazakoa konpondu duen "zortzigarren gerra" dela esan du.
Mikel Ayestaran: "Su-etena indarrean sartzen denean hasiko da laguntza humanitarioa Gazara sartzen"
Nazio Batuen Erakundeak banatuko du laguntza, lehen egiten zuten bezala. Mikel Ayestaran EITBren Ekialde Hurbileko berriemaileak azaldu duenez, "Gazako egoera muturrekoa da, eta lehentasuna goseteari aurre egitea da. Israelek azken bi urte hauetan gosea erabili du arma gisa".
Macronek asteburua baino lehen izendatu beharko du lehen ministro berria
Asteazken honetan France 2 telebista kate publikoan egindako elkarrizketa batean Sebastien Lecornu Frantziako jarduneko lehen ministroak adierazi zuen bere "misioa bukatutzat" ematen zuela. Macron aroko seigarren lehen ministroa izendatu beharko du.
Mikel Reparaz: "Su-etena albiste ona da, baina inkognita asko daude oraindik"
EITBren Nazioarteko buruak adierazi duenez, Hamasen eta Israelen arteko akordioaren xehetasunak ez dira oraindik ezagutzen, baina "armak isilaraztea dakarren akordioa beti da albiste ona".
Ospakizunak Gazan eta Tel Aviven, Israelek eta Hamasek hitzartutako akordioagatik
Khan Yuniseko gazatarrak kalera atera dira Israelek eta Hamasek ostegun honetan lortutako akordioaren lehen fasea ospatzera. Bestalde, akordioa lehenbailehen onartzeko eskatu diote bahitu israeldarren familiek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari, "bahituentzat eta soldaduentzat ondorio larriak" saihestu aldera.
Mikel Ayestaran: "Agian larunbatean edo igandean izango da (bahitu israeldarren eta preso palestinarren) trukea"
Mikel Ayestaran EITBren Ekialde Hurbileko berriemaileak azaldu duenez, Israelek eta Hamasek adostutako su-etena eguerdian sartuko da indarrean (11:00ak Euskal Herrian). Hortik aurrera, 72 orduko epea irekiko da Gazarako bake-planaren lehen fasean adostutakoa gauzatzeko, tartean, bahitu eta preso palestinarren trukea eta Israelgo Armadaren erretiratze partziala.
Trump, Bakearen Nobel sariaren irabazlea ezagutu atarian: "Agian aitzakia bat aurkituko dute niri ez emateko"
Israel eta Hamasen arteko akordioaren berri izan aurretik, Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Bakearen Nobel Saria merezi duela adierazi du, zazpi gerrari amaiera eman omen baitie.
Trump igandean Ekialde Hurbilera joatekoa da
Bakearen Nobel Saria jaso gura du AEBko agintariak, eta Truth Social sarean zabaldu du akordioaren berri. "Israelek bere tropak erretiratuko ditu, lortu dugun bakea sendoa eta iraunkorra izan dadin", esan du Trumpek, eta gaineratu du "bahitu GUZTIAK laster askatuko" dituztela.
Zer dakigu Gazako bake-planari buruz?
Israelek eta Hamasek ostegun honetan hitzartu duten bake-planaren lehen fasean, Gazako Zerrendan egindako erasoaldia bertan behera utzi beharko luke Israelek. Hamasek bizirik dauden bahitu eta hildako guztiak entregatu beharko lituzke, eta Israelek ia 2.000 preso palestinar askatu.