Venezuela
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adingabe bat hil dute tiroz Caracasen manifestazio batean

Oposizioko zenbait politikarik Guardia Bolivaltarrari egotzi diote 17 urteko gaztearen heriotza. Fiskaltzak adierazi du ikerketa abiaraziko dutela.
Altammiran, aurreko astean egindako protesta baten argazkia. Iturria: EFE

Venezuelako Ministerio Publikoak (MP) baieztatu duenez, 17 urteko gazte bat hil da, oposizioak Caracasen egindako manifestazio batean tiroz zauritu eta gero, astelehenean.

MPak Twitter bidez gaineratu duenaren arabera, Caracaseko 98. Metropoli-Barrutiko Fiskaltzak abiaraziko du ikerketa, "Altamirako (Chacaon, hiriburuaren ekialdean) manifestazio batean tiro bat jaso zuen 17 urteko nerabearen" heriotza argitzeko.

Ramon Muchacho Chacaoko alkateak (oposiziokoa) heriotzaren berri eman du eta "dolumina" helarazi die gaztearen senide zein lagunei.

"Saminez, beste gazte venezuelar baten heriotza baieztatzen dugu. Fabian Urbinak, 17 urtekoak, tiro bat jaso du bularrean", esan du Twitterren. Era berean, indarkeria gaitzetsi eta, "bereziki, su armak erabiltzea manifestazio baketsuak egiteko herritarren eskubidea zapaltzeko".

Jose Manuel Olivares oposizioko parlamentariaren esanetan, gazteak toraxaren eskuineko aldean "tiro bat" jaso du.

Oposizioko zenbait politikarik Guardia Bolivaltarrari egotzi diote 17 urteko gaztearen heriotza; halere, Fiskaltzak ez du horren moduko salaketarik jaso, eta ez du heriotzaren zehaztasunik ere eman.

Albiste gehiago mundua

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mikel Ayestaran: "Agian larunbatean edo igandean izango da (bahitu israeldarren eta preso palestinarren) trukea"

Mikel Ayestaran EITBren Ekialde Hurbileko berriemaileak azaldu duenez, Israelek eta Hamasek adostutako su-etena eguerdian sartuko da indarrean (11:00ak Euskal Herrian). Hortik aurrera, 72 orduko epea irekiko da Gazarako bake-planaren lehen fasean adostutakoa gauzatzeko, tartean, bahitu eta preso palestinarren trukea eta Israelgo Armadaren erretiratze partziala.   

Gehiago kargatu