Ebazpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Venezuelako Gorenak Ortegaren senarra atxilotzea agindu du, ustelkeriagatik

Fiskaltzaren bidez eta estortsioa eginda dirua irabaztea leporatu diote Luisa Ortega fiskal nagusi ohiaren senarrari.
FISCAL GENERAL VENEZUELA TAREK WILLIAM SAAB EFE
Tarek William Ferreren sinadura duten agiriak erakutsi ditu. Argazkia: EFE

Venezuelako Auzitegi Gorenak German Ferrer atxilotzeko agindua eman du. Ferrer Luisa Ortega fiskal nagusi ohiaren senarra da.

Ministerio Publikoak Fiskaltzaren bidez eta estortsioa eginda dirua irabaztea leporatu dio Ferrerri.

"Auzitegi Gorenaren Lege Organikoaren 116. artikuluak ezartzen duenez, bidezkoa da German Dario Ferrer diputatua atxilotzea", dio epaiak. Hala, Tarek Saab fiskal nagusi berriak egindako eskaera aintzat hartu dute.

Auzitegiaren arabera, Ferrerek ez du aurrepaiketa egiteko eskubiderik izango, goi-kargudunen aurka egin ohi denekin ez bezala, "delitu goria" delako.

Fiskaltzak ziurtatu du Ferrerek eta beste akusatu batzuek Bahametan (6 milioi dolar inguru gordetzen zituzten) banku kontuak irekitzean sinatutako jatorrizko agiriak dituzte.

Ferrer Venezuelako Alderdi Sozialista Bateratuaren diputatua izandakoa da. Nicolas Madurorekin lotura hautsi eta berezko talde parlamentario egin zuten Parlamentu venezuelarrean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X