EI-ren aurkako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irakeko armadak Tel Afar hiri osoa kendu dio Estatu Islamikoari

Estatu Islamikoak oraindik bere esku ditu Siriako mugatik hurbil dauden basamortu gune ugari, eta herrialde horretan bertan Raqqa hiriko zati ugariren jabe da.
Irakeko armadako soldaduak aurrera egiten. Argazkia: EFE
Irakeko armadako soldaduak aurrera egiten. Argazkia: EFE

Irakeko armadako indarrek Estatu Islamikoa (EI) talde terroristaren kontrolpean zeuden Tel Afar hiriko (herrialdearen iparraldea) azken bi auzoak eskuratu ditu gaur, Operazio Bateratuen komandantziak jakitera eman duenaren arabera.

Tropek Al Askari eta Al Senaa al Shamaliya auzoak bereganatu dituzte gaur, Tel Afar atako gunearekin eta azokaren esparruarekin batera, komandantziak ohar baten bidez plazaratu duenez.

Tel Afarren konkistarekin, jihadistek Al Ayadiya herria eta haren inguruak besterik ez dituzte euren kontrolpean, eta armadako XV eta XVI. Brigadak gune horretara ari dira aurrera egiten.

Horrenbestez, zazpi egunen buruan, Irakeko indarrek Tel Afarreko lurralde gehienaren jabe egin dira, hau da, Estatu Islamikoaren esku zegoen Irak iparraldeko azken eskualdea eskuratu dute.

Alabaina, Estatu Islamikoak oraindik bere esku ditu Siriako mugatik hurbil dauden Irakeko basamortu gune ugari. Aldi berean, Sirian, Raqqa hiriko zati ugari ere kontrolatzen ditu, baita Deir al Zur probintziako gehiengoa ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Berlingo harresiaren hormigoi zatia oroigarria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berlingo harresi zatien salmenta negozio bihurtu da

Aste Santuan, Berlin da Europa osoan bisitari gehien jasotzen dituen hiriburuetako bat, eta hainbat hamarkadatan hiria bitan banatu zuen harresiaren zatien salmenta negozio bihurtu da. Neurri guztietako zatiak saltzen dira, baina kontuz, guztiak ez baitira benetakoak. Harresi zatiak erostearekin batera, duela 40 urte Berlin banatzen zuen Checkpoint Charlie bisitatu eta argazkiak ateratzea ere modan jarri da. Kapitalismoaren sinbolorik handiena du gaur egun ondoan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X