ozeano barea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dozenaka hildako Mexikon, azken 100 urteotako dardara handienean

50 milioi mexikarrek nabaritu dute Richter eskalan 8,2ko maila hartu duen lurrikara. Chiapasen, sismoaren epizentroan, larrialdi egoera ezarri dute eta tsunami alerta ere.
18:00 - 20:00
8,2 graduko lurrikara bat izan da Chiapasen

50 lagunetik gora hil dira Mexikon Richter eskalan 8,2ko maila hartu duen lurrikararen ondorioz. "Azken 100 urteetan" izandako sismorik handiena dela esan du Enrique Peña Nieto Mexikoko presidenteak. Oaxaca estatuan 45 hil dira gutxienez, Chiapasen 12 eta Tabascon hiru.

<< INFORMAZIO EGUNERATUA (2017/09/12) Peña Nieto Chiapasen izan da eta 96ra igo du lurrikararen hildako kopurua >>

Hasiera batean 8,4ko maila hartu duela esan bada ere, Peña Nietok 8,2koa izan dela jakinarazi du, eta datozen orduotan 7 gradutik gorako "erreplika bortitzak" izan litezkeela iragarri du, Hondamendiei Aurre Egiteko Zentro Nazionaletik bidalitako mezu batean.

Eskolak bertan behera gelditu dira hamaika estatutan. Gainera, Chiapasen, lurrikararen epizentroan, larrialdi egoera ezarri du Gobernuak.

Tsunami alertari dagokionez, orain errepliken zain daudela esan du Enrique Peña Nietok. Sismoa 50 milioi mexikarrek nabaritu dute, ia Mexikoko herritarren erdiak.

50 hildako baino gehiago

Arturo Nuñez Tabasco estatuko gobernatzaileak bi umetxoren heriotza baieztatu du. Bi haurtxoak arnasa hartzen laguntzeko makina bati lotuta zeuden, eta, argindarra eten denean, makina itzali egin da, Milenio telebista katearen arabera.

Gainera, Manuel Velasco Chiapasko gobernadoreak jakitera eman duenez, 12 pertsona hil dira.

Oaxaca estatuan, beste 45 pertsona hil dira.

Richter eskalan 8,2 graduko indarra hartu duen lurrikarak Mexiko astindu du, Chiapasko kostaldea bereziki, bertan 23:49 zirenean (04:50 GMT).

Antza denez, epizentroa Tres Picosetik (Mexiko) 120 bat kilometrora kokatu da, Guatemalako mugatik gertu, eta El Salvadorren ere nabaritu egin da.

Halaber, sismoak 10 bat kilometroko sakoneran izan du hipozentroa.

Dardarak, besteak beste, hiriburuan argindarrik gabe geratzea eragin du. Gainera, seismoak iragartzeko alarma entzun da, eta anbulantzien hotsa zabaldu da berehala.

Ozeano Bareko Tsunami Alerten Zentroak alerta ezarri du Mexiko Guatemala, El Salvador, Costa Rica, Nikaragua, Panama, Honduras eta Ekuadorren.

Sismoa inguru honetan gertatu da. Irudia: GFZ

6,1 graduko beste bat, 20 minutu geroago

Lehen dardaren ostean, 6,1 graduko beste lurrikara bat izan da Salina de Cruzetik 72 kilometrora, Oaxaca estatuan.

Bigarren horrek 32 kilometroko sakoneran izan du hipozentroa, eta oraindik ez dute ez horren kalteen ez biktimen berri eman.

Gauerdiko lurrikara izan ondoren, 65 erreplika zenbatu dituzte hurrengo bi orduetan, handiena 6,1 gradukoa, dardar handiena izan den inguruan.

Herritarrak kalera atera dira. Argazkia: EFE

Etxeak erori dira eta herritar ugari zauritu da Guatemalan

Gautemalako agintariek zabaldu dutenez, hainbat pertsona zauritu dira San Marcos hego-mendebaldeko departamentuan, Mexikoko mugatik gertu, lurrikara handiaren ostean. Etxe batzuk goitik behera erori dira dardaragatik.

San Marcos departamentuko Gobernuaren arabera, hainbat herritar zauritu dira, baina ez dute datu zehatzik eman. Pertsona bat hil den baieztatzeko lanetan ari dira.

Guatemalako lurrikarak 7,8 graduko indarra izan du Richter eskalan, Guatemalako agintarien esanetan.

Horrez gain, Guatemalako Armadak soldaduak bidali ditu inguru horretara, ahal duten guztian laguntzeko.

Ekuadorrek Galapagoak hustu ditu

Bestalde, Ekuadorreko Gobernuak Galapagoetan 4 uharte, horietan handiena den Isabela barne, husteko agindua eman du, lurrikararen ondorioz, piztutako tsunami alerta dela eta.

Galapago uharteak Ekuadorreko kostaldetik mila kilometrora daude eta turismo toki garrantzitsua da Andeetako herriarentzat.

260 erreplika baino gehiago

Lehen lurrikara gertatu zenetik, lurrak 260 aldiz baino gehiago dar-dar egin du Mexikoko kostaldearen hegoaldean, Sismologia Zerbitzu Nazionalak baieztatu duenez.

Konkretuki, sismografoek 266 erreplika antzeman dituzte 10:15 arte (bertako ordutegia), horien artean 13k Richter eskalan 5eko indarra gainditu dute. Erreplika handienak 6,1eko indarra izan du, Twitter sare sozialean zabaldutako txostenaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X