Emaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Independentziak ia erabateko babesa izan du Kurdistango erreferendumean

Boto-emaileen % 91,83k egin dute independentziaren alde, lehen emaitzen arabera.
Barzani presidentea, erreferendumean bozkatzen. Argazkia: EFE
Barzani presidentea, erreferendumean bozkatzen. Argazkia: EFE

Hautesleen ia % 92k independentziaren alde bozkatu dute astelehenean Irakeko Kurdistanen egindako erreferendumean, lehen emaitzen arabera. Lurraldeko presidenteak, Masud Barzanik, ospatu egin ditu zenbakiok.

Hain zuzen ere, boto-emaileen % 91,83k egin dute independentziaren alde, Rudaw informazio agentzia kurduak jakinarazi duenez.

Emaitzen berri izan ostean egindako hitzaldi batean, Barzanik adierazi du Kurdistanen "aro berria" hasiko dela orain. Horren ildotik, "mehatxuak eta zigorrak alde batera uztea" eskatu dio Irakeko Gobernuari, "elkarrizketa serioa" abiatu ahal izateko.

Irakeko Gobernuarentzat, erreferenduma Konstituzioaren aurkakoa da, eta hiru eguneko epea eman dio Kurdistango Exekutiboari aireportuen kontrola entregatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X