Lurrikara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iraileko lurrikararen biktimen erreskate-lanak amaitu dira Mexiko Hirian

369 lagun hil dira, herrialde osoan, Mexikoko hiriburuan izandako 7,1 graduko lurrikararen ondorioz; Mexiko Hirian, guztira, 228 lagun zendu dira.
Guztira, 369 lagun hil dira Mexikon, irailaren 19ko lurrikararen ondorioz. Argazkia: EFE.
Guztira, 369 lagun hil dira Mexikon, irailaren 19ko lurrikararen ondorioz. Argazkia: EFE.

Mexiko Hirian irailaren 19ko lurrikarak eragindako biktimak bilatu eta erreskatatzeko lanak amaitutzat eman dituzte, suntsitutako eraikinetako batean zegoen azken gorpua atera ondoren, eta berreraikitze-lanei helduko diete orain. Gobernu Federalak datozen egunotan zehaztuko du babes-mekanismoak zeintzuk izango diren.

Los Pinos egoitza ofizialean Enrique Peña Nieto Mexikoko presidentearekin batera egindako bilera batean, Luis Felipe Puente Babes Zibileko koordinatzaile nazionalak jakitera eman zuenez, "dagoeneko ez dago desagerturik".

Alvaro Obregon kaleko 286. zenbakian harrapatuta zegoen azken gorpua goizaldean atera dute; hortaz, Mexiko Hirian izandako 228 hildakoen gorpuak euren familien esku jarri dituzte. Guztira, 7,1 graduko lurrikarak 369 hildako eragin ditu herrialde osoan.

69 lagun erreskatatu dituzte onik

Erreskate-taldeetan (Mexiko bertakoak eta atzerritik joandako 15 herrialdetakoak) lan horietan ibili diren 439 kideek 69 lagun atera dituzte onik suntsitutako eraikinetako hondakin artetik.

Peña Nietok gogorarazi duenez, Gobernu Federalak emango duen laguntza ekonomikoa irailaren 7an herrialdeko hegoaldea astindu zuen lurrikaragatik emandakoaren parekoa izango da.

Hiriburuaren kasuan, "lanean ari gara", esan du, "kalteak pairatu dituzten herritarrek erantzun-gaitasun handiagoa izatea xede; Mexiko Hiriaren ekarpena ere behar dugu horretarako".

Jose Antonio Meade Ogasun idazkariak adierazi duenez, Mexikoko Gobernua Mexiko Hiriko Gobernuarekin eta Hipoteka Elkarte Federalarekin ari da lanean, "larrialdi-egoeratik berreraikitzerako bidea sendotzeko asmoz”.

Lurrikararen ondorioz kalteak dituzten etxeen jabeentzako hipoteka-kredituak diseinatuko dituzte.

Ahalegin horiekin guztiekin, "6.000 milioi peso baino pixka bat gehiago (328,43 milioi dolar) eman ahalko dituzte maileguan lehen etapa honetan; Mexiko Hiriko Gobernuak ere lagunduko du, ia 900 milioi peso (49,26 milioi dolar) bideratuta", azaldu du Meadek.

978 eskola, kaltetuta

Aurelio Nuño Hezkuntza idazkariaren arabera, hiriko 978 eskolak pairatu dituzte kalteak. Horrek esan nahi du bertan dauden eskolen % 10ek jasan dituztela lurrikararen ondorioak, haur hezkuntzako zentroetan zein unibertsitate mailakoetan.

Konponketa-lanen kostua, guztira, 1.500 milioi pesokoa izango da (82,11 milioi dolar), aurretiko kalkuluen arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X