AEBren kontrako defentsa gaitasuna handituko duela esan du Iranek
Irango Indar Armatuek "etenik gabe" jarraituko dute beren defentsarako gaitasunak garatzen eta hobetzen "AEBko erregimen ustelari aurre egiteko", Masud Yazayeri bozeramaileka adierazi duenez.
Hala erantzun dio Iranek ostiral honetan Donald Trump AEBko presidenteak Iranekin sinatutako akordio militarra bertan behera uzteko egindako mehatxuaren aurrean. Izan ere, AEBko presidenteak iragarri zuenez, bere bermea erretiratu dio Iranekin 2015ean lorturiko akordio nuklearrari, eta hitzarmena behin betiko apurtzearekin mehatxu egin zuen, hilabete gutxiren buruan aldatzea lortzen ez badu.
Hitz horien ostean, Yazayerik adierazi du Irango indarrak lehen baino "argiago" dutela eta "arrazoi gehiago" dituztela, eta "mundu osoko zapalduak babesten" jarraituko dutela. Irango indarrek bultzatutako ekintzek "ondorioak izango dituzte kanpoaldean", eta Trumpek "bere garaian" ikusiko ditu.
2015eko akordioa
Iranek eta mundu mailako sei potentzia handik akordio nuklearra lortu zuten 2015ean, Iranen kontrako zigorrak bertan behera uztearen truke. Horren ostean, AEBko Kongresuak akordio horren inguruko lege bat onartu zuen Horren arabera, AEBko Kongresuak Iranekiko akordioari buruz hitz egitera behartzen du presidentea, 90 egunez behin.
Etxe Zurira heldu zenetik, Trumpek birritan gaiari buruzko bere iritzia eman badu ere, oraingoan testua zuzentzeko eta "marra gorriak" jartzeko eskatu die legegileei, konpromisoak urratuz gero, "automatikoki" Irani zigorrak ezartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Libano hegoaldean "substantzia kimiko ezezagun bat" botatzea leporatu dio FINULek Israeli
Nazio Batuen Libanoko Bitarteko Indarrak adierazi du kezkatuta dagoela kimiko horiek osasunean, nekazaritza-lurretan eta zibilak beren etxeetara itzultzean izan dezaketen eraginagatik.
Mikel Reparazek egungo egoera geopolitikoari buruz egindako dokumentala proiektatuko dute bihar Bilbon
EITBren nazioarteko arduradunak lehia geopolitikoaren eremu liskartsuenetan grabatutako bideoak ikusentzunezko lan batean bildu dituzte. Dokumentala BBK Aretoan izango da ikusgai, eta ondoren, sosaldia antolatu dute.
AEBk irlaren kontrola bereganatzeko helburua izaten jarraitzen duela ohartarazi du Groenlandiako lehen ministroak
AEBko presidenteak diskurtsoa leundu eta indarra erabiltzeko mehatxuetan atzera egin duen arren, Groenlandiak uste du presioak bere horretan jarraitzen duela.
Ehunka hildako Kongoko meategi batean izandako luizi batean
Luizia joan den ostegunean gertatu zen, M23 matxino-taldearen kontrolpean dagoen meategi batean. Hildako gehienak artisau-meatzariak dira, baina meategiaren inguruan lan egiten zuten merkatari txikiak eta inguruko herrixketako bizilagunak ere hil dira.
Grammy sarien aurkezlea salatzeko mehatxua egin du Trumpek, Epsteinen uhartean egon zela esan zuelako
Trevor Noahk egindako bakarrizketetako batean esan zuenez, Trumpek "Epstein ez dagoenetik beste uharte bat behar du Bill Clintonekin egoteko", Groenlandiari erreferentzia eginez.
Mette-Marit Norvegiako printzesa, Elon Musk eta Jose Maria Aznar: Epstein pederastaren artxiboetan agertu berri diren izenak
Jeffrey Epstein sexu-delitugilearen artxiboetako hiru milioi orrialde baino gehiago argitaratu ditu AEBk. Bertan, politikarien eta Europako ehundutako sare handiaren isla.
Liam Conejo bost urteko mutikoa eta bere aita aske utzi dituzte eta Minnesotara itzuli dira
Fred Biery Texasko epaile federalak Liam eta Adrian Conejo behin-behinean aske uzteko agindua eman zuen larunbatean, irekitako immigrazio prozedura ebazten den bitartean. Aita-semeak ICEk atxilotu zituen Minnesotan, eta horrek haserrea eragin zuen herrialde osoan.
Rafahko pasabidea ireki dute, ia bi urtez itxita egon ondoren
Egiptoko segurtasun iturriek jakitera eman dutenez, egunean 150 pertsona atera ahalko dira Gazako Zerrendatik, eta 50 sartu.
Trumpek Irani eraso egiteko mehatxua berretsi du, Khameneik gatazka eskualde osora zabalduko dela ohartarazi ostean
Teheranekin gai nuklearren inguruan itun bat lortzea espero duela adierazi du AEBko agintariak, baina gehitu duenez, "akordiorik lortzen ez badugu, orduan jakingo dugu Khameneik arrazoia zuen ala ez".
Costa Ricak eskuinerako bidean jarraitzen du, eta Laura Fernandez izango du presidente
Lehen itzulian gehiengo zabalez irabazi du, eta aldaketa "sakonak eta atzeraezinak" agindu ditu. Oposizioak, berriz, ohartarazi du ez duela onartuko "bidegabekeriarik".