Hauteskunde legegileak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

OVP kontserbadoreak irabazi ditu hauteskundeak Austrian, inkesten arabera

Askatasunaren Alderdi (FPO) ultraeskuinari alde estuarekin irabazi dio, eta Austriako Alderdi Sozialdemokrata hirugarren postuan geratu da.
Austriako hauteskundeak
Austriarrak haustelekuetan satzen. EFE

Austriako alderdi popularrak (OVP) irabazi ditu hauteskunde legegileak, igande honetan, Askatasunaren Alderdi (FPO) ultraeskuinari alde estua atera ostean, hauteslekuetan egindako inkesten arabera, eta Austriako Alderdi Sozialdemokrata hirugarren postuan utzi dute.

ARGEren ikerketan ikus daitekeenez, OVPk botoen % 31 lortuta irabazi du, FPO geratu da bigarren, botoen % 27,6 eskuratuta, eta SPO hirugarren, % 25,5ekin. Honako hauek oso urrun daude: NEOS (Austria Berria, 2012an sortutako alderdi liberala), botoen % 5,8 eskuratuta, Berdeen (% 4,2) eta Peter Pilzen Zerrendaren (botoen % 3,2a) aurretik.

Sebastian Kurz (31 urte ditu) líder "popularra" izan da hauteskunde hauetako protagonista nagusia. Gobernuko koalizio handia hautsi ostean, hauteskundeak aurreratu egin zituzten maiatzean, alderdi popularreko barne eztabaidengatik. Kurzek amaiera jarri zien haiei.

Kurz zen faborito nagusia inkestetan, hein handi batean, immigrazioaren aurkako mezuari esker, Askatasunaren Alderdiarena baino indar gutxiagokoa.

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X