Ipar Korea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trump: 'AEB prest dago Piongiangen aurka bide militarra erabiltzeko'

Halere, "espero dut inoiz erabili behar ez izatea", gaineratu du Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak.
18:00 - 20:00
Donald Trump protesta artean iritsi da Hego Koreara

Beharrezkoa bada, AEB "Ipar Korearen aurka bide militarra erabiltzeko prest dago", esan du Donald Trump presidenteak astearte honetan.

Hala ere, "espero dut inoiz erabili behar ez izatea", gaineratu du AEBko Gobernuaren buruak.

Ipar Korearen gatazka konpontzeko, elkarrekin lan egitea eskatu dio Trumpek nazioarteari, "baita Txinari eta Errusiari ere", "Piongiangek programa nuklearra bertan behera utz dezan".

Trump Moon Jae-in Hego Koreako presidentearekin bildu da astearte honetan Seulen, Ipar Korearen gatazka aztertzeko.

TRUMP SEUL EFE

Melania, Donald Trump, Moon Jae-in Hego Koreako presidentea eta Kim Jung-sook emaztea. EFE.

Hala ere, Ipar Korearekin elkarrizketa abiatzeko "nolabaiteko mugimenduak" eman direla uste du Trumpek, AEBko Administrazioak Kim Jong-unen erregimenaren aurka jarrera indartu ondoren.

"Uste dugu zentzuzkoa izango litzatekeela Ipar Korearentzat hitz egiteko prest izatea eta akordio bat adostea... Egia da nolabaiteko mugimendua ikusi dudala bere jarreran, baina ikusteko dago zenbaterainokoa den", esan du Trumpek.

Ildo horretan, Koreatik gertu AEBk itsaspeko bat eta hiru hegazkin-ontzi dituela oroitarazi du Trumpek.

Ipar Koreari zigorrak jartzeko eskatu dio NBEri arma nuklearrak erabiliz probak egiteagatik, eta, halaber, "merkataritza trukeak uzteko" eskatu dio Txinari, Piongiangen aliatu nagusiari.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X