Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Genozida baten zigorra

Bosnia barruan, Mladicen zigorra pozez hartu dute musulmanek; baina serbiarrek ez dute batere ondo hartu eta Hagako Auzitegiari serbiarren kontrako jarrera izatea leporatu diote.

Jugoslaviako gerrateetan egindako krimenak epaitzen ari den Hagako Auzitegiak, genozidio delituaz errudun jo du Ratko Mladic, Bosniako serbiar indarren buruzagia.

1992tik 1995era izandako Bosniako gerran, aurrez aurre izan ziren serbiar, kroaziar eta Bosniako musulmanak.  Gerra horren ondorioz, Bosnia, ofizialki, herrialde bakarra  da, baina bertako biztanleak bitan zatituta daude: Bosniako Errepublika Serbiarra deiturikoan bata, bestea, Kroaziar-Musulman Federazioan.

Gerra hartako hilketa eta sarraskirik handienak Bosniako Musulmandarren zatian egin ziren. Bosniako serbiarrek, bat-batean, 8.000 musulman hil zituzten Srebrenikan.  Ratko Mladic zen Bosniako serbiarren buruzagi militarra eta Hagako Auzitegiak ebatzi du Mladic-ek agindu zituela pertsonalki hilketa haiek eta jakitun zela bere aginduak ze ondorio ekarriko zituen.

Bizi arteko espetxe zigorra ezarri diote. Bosnia barruan, Mladicen zigorra pozez hartu dute musulmanek, bereziki, biktimen senitartekoek; baina serbiarrek ez dute batere  ondo hartu eta Hagako Auzitegiari serbiarren kontrako jarrera  izatea  leporatu diote.

Denbora  daramatza Bosniako  Serbiarren  Errepublikak independentziari  buruzko  erreferenduma egin nahian    eta  litekeena Mladicen aurkako zigor hau veste aitzakia izatea asmo hori gauzatzeko bidean.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X