Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lan zaila du Frantziskok Myanmarren

Bidaia ofiziala du aita santuak Myanmarrera. Zerbait esan beharko luke rohingyen dramaren aurrean, baina horrek gutxiengo katolikoari egin liezaioke kalte.

Oso bidai konplexua da Frantzisko aita santuak Myanmarrera, lehengo Birmaniara, gaur hasiko duena. Myanmar albiste izan da azken asteotan rohingyak kanporatzeagatik. Gutxiengo musulmanak dira rohingyak biztanleriaren % 90 budistak diren herrialde batean. Myanmarrek ez ditu bere herritar jotzen eta horregatik Bangladeshera kanporatzen ditu.

Aita santuak dilema larri bati aurre egin beharko dio. Zerbait esan beharko luke rohingyen dramaren aurrean, aurrez beraien alde hitz egin baitu, gainera, aita santuak beti agertu izan du begikotasuna errefuxiatuekiko. Baina rohingyen oso gertuko agertzen bada, Myanmarreko agintariak nahiz buruzagi budistak haserretu egingo dira, eta orduan Myanmarreko gutxiengo katolikoa izan liteke hutsegite hori ordain lezakeena. Myanmarren 600.000 bat katoliko daude, berez nahiko egoera zailean. Rohingyak ez dira jazarpena jasaten duten bakarrak Myanmarren, karenek eta shanek ere nozitzen dute, horregatik euretako askok Thailandiara ihes egin behar izan dute. Hain zuzen ere , Myanmarren dauden katoliko gehienak karenak edo shanak dira. Bertako katolikoek espero dutena da aita santuak eurak defendatzea, eta ez rohingyak. Beraz, lehendik ere erakutsi duen diplomaziarako gaitasuna erabiliko beharko du berriro ere Frantziskok froga gogor horri aurre egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X