Holanda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi lagun hil dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan

Kalean, etxebizitzaz betetako auzo batean gertatu dira erasoak.

Gutxienez bi pertsona hil dira eta beste hainbat zauritu dituzte Maastrichten labanaz egindako bi erasotan, Poliziak jakinarazi duenez.

Poliziak ikerketa bat jarri du abian, baina oraingoz ez dute argitu bi gertakariak lotuta dauden edo ez.

Erasoetako bat hiriaren ipar-mendebaldeko auzo batean jazo da eta hainbat lagun zauritu dira.

Handik hurbil eta minutu gutxira egin  dute bigarren erasoa: bi pertsona hil dituzte labankadaz.

Poliziak eta anbulantziak bertaratu dira gertakariaren tokira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X