37.000 lagun, egunero
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kolonbiak migrazio-kontrola zorroztu du Venezuelarekin duen mugan

Venezuelako 550.000 pertsona iritsi dira Kolonbiara. Egunero, 37.000k zeharkatzen dute muga; horietako asko elikagaien eta sendagaien bila sartzen dira.
Egunero, 37.000 bat lagunek zeharkatzen dute Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko muga. Argazkia: EFE
Egunero, 37.000 bat lagunek zeharkatzen dute Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko muga. Argazkia: EFE

Kolonbiako Gobernuak neurriak hartu ditu ostegun honetan Venezuelarekin duen mugan, migrazio-kontrolak zorroztea xede; hain zuzen ere, unitate berezi bat sortuko du bertan. Bitartean, Juan Manuel Santos presidenteak eskatu die kolonbiarrei "elkartasuna" izan dezaten, Venezuelako herritarrekin, azken horiek krisia pairatzen ari direlako.

Aipatutako unitate hori, alegia, Migrazio Talde Berezia, saiatzen ari da kontrola eta segurtasuna gogortzen Venezuelarekin partekatzen duten mugaldean. Egunero, milaka lagun sartzen dira Kolonbiara Venezuelatik; Santosek Cucuta hirian azaldu duenez, "gune publikoan errespetua bermatzea" ere du helburu talde horrek.

Krisiaren ondorioz, 550.000 bat lagun iritsi dira Kolonbiara Venezuelatik; horrez gain, egunero, 37.000 bat lagunek zeharkatzen dute muga, horietako asko elikagaien eta sendagaien bila.

Zenbait neurri

Santosek Cucutan egindako bilera batean parte hartu du, mugatik oso gertu. Beste zenbait neurri ere zehaztu zituzten bertan; adibidez, Kolonbiara sartzen diren venezuelarrek pasaportea zigilatzeko beharra izatea. Erabaki dutenez, gainera, aurrerantzean ez dute egingo Muga Mugikortasuneko Txartel gehiagorik; Kolonbiarekin muga duten herrialdeetako herritarrek erabili izan dituzte horiek, muga nazionalak zeharkatzeko.

Halaber, beste talde berezi bat sortuko dute, eta horren ardura izango da "gune publikoan errespetua bermatzea"; izan ere, herrialdera iritsitako asko zenbait parke eta plazatan geratzen dira, ez dutelako nora joan.

Kontrol militarra ere sendotuko dute, 2.219 kilometroko mugan; horretarako, 2.120 soldadu gehiago erabiliko dituzte.

Santosek nabarmendu duenez, aspaldi hasi ziren Kolonbian lanean, kontuan izanik venezuelar asko joango zirela bertara; hala ere, azaldu du egoerak ez duela aurrekaririk. Presidentearen iritziz, horregatik eskaini diote laguntza Kolonbiari NBEk eta Ameriketako Estatu Batuek, egoera oso berezia dela.

Venezuelarrek, halaber, guztiz doakoa izango den egiaztagiri bat jasoko dute, Kolonbian hainbat zerbitzu euren esku izateko. Migratzaileek bi hilabete izango dute egiaztagiri hori eskuratzeko, Giza Eskubideak defendatzen dituzten tokiko erakunde jakin batzuetan edo Arartekoaren Bulegoan.

"Xenofobia baztertu"

Santosek galdegin du xenofobia baztertzea, eta eskuzabaltasuna eskatu die kolonbiarrei: "Venezuelarren aurkako jarrerak saihestu behar ditugu; oso erraza da jendearen mina manipulatzea, horregatik eskatzen diet une honetan kanpainan dauden hautagaiei ez baliatzeko egoera beldurra areagotzeko hauteskunde-helburuekin".

Berriro ere, Nicolas Maduro Venezuelako presidentea kritikatu du; esan dionez, Venezuelan bizitakoa "tragedia" da, eta Maduroren politikek eragin dute: "Kolonbiarrak ez dira errudunak; errua da Madurorena, ez baitu jaso nahi izan hainbat gisatan eskaini diogun laguntza humanitarioa", esan dio Santosek Madurori.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X