Irango itun nuklearrarekin bueltaka
Iranekin sinatutako hitzarmen nuklearra nazioarteko politikaren erdi-erdian jarrita dago. Giltzarria da. Bi asteren buruan jakingo dugu Trumpek Estatu Batuak hitzarmen horretatik ateratzen ote dituen eta herrialde haren kontrako zigor ekonomikoak berrezartzen ote dituen. Gainontzeko sinatzaileek - Errusiak, Txinak, Alemaniak, Frantziak eta Erresuma Batuak- diote ituna emaitza ona ari dela ematen eta eutsi egin behar zaiola, beraz.
Hori bai, europarrak arduratuta daude Iranek entseguak egiten jarraitzen duelako misilez. Onartzen duten arren, itunaren arabera, ez dagoela hori debeketatuta, guztiz galarazten duena bonba nuklearrak egitea dela. Arduratuta daude, baita ere, Iranek Ekialde Erdian duen gero eta eragin handiagoa duelako. Siria eta Yemeneko gerran izan duen eragina ikustea besterik ez dago.
Macron presidente frantziarrak, Trumpekin elkartu ondoren, iradoki du akaso ituna moldatu ahal izango litzatekeela eta, hura hautsi gabe, baldintza batzuk gehitu. Londres eta Berlin ere bide horretatik doaz. Eta seguru dagoena da Iranek ez dituela baldintza berri horiek onartuko.
Badakite denek, itun hori gabe, Ekialde Hurbila nork kontrolaturik ez dela edukiko.
Zure interesekoa izan daiteke
Energia enpresen etekinei zerga ezartzea eskatu dute Alemaniak, Italiak, Espainiak, Portugalek eta Austriak
Bost herrialdeotako Finantza ministroek gutuna igorri diote Europako Batzordeari. Argudiatu dutenez, gerraren eraginez etekinak lortzen ari diren konpainiek ere ahalegina egin behar dute herritarren gaineko "zama arintzeko".
Lurra Artemis IItik ikusita
Misioa aurrera doa ilargirantz, eta distantzia horretatik lurraren irudiak hartu dituzte, astelehenean satelitera iritsi aurretik.
Ehiza-hegazkinak eraisteak ez du eraginik Iranekin egiten ari diren negoziazioetan, Trumpen arabera
Hala ere, su-eten negoziazioak "itopuntuan" daudela adierazi dute bitartekariek. Iranek saria eskaini du pilotuak harrapatzeagatik, eta Israel Libanon jartzen ari da indarra.
Leon XIV.ak gerraren eta botere gehiegikeriaren aurkako aldarria egin du bere lehen gurutze bidean
Leon XIV.a izan da Ostiral Santuan bere agintaldiaren lehen gurutze bidean buru, Erromako Eliseoan. Gerra eta botere gehiegikeriaren aurkako aldarrikapena egin du milaka eta milaka fededunen aurrean, eta argi esan du: "Agintari orok Jainkoaren aurrean erantzun beharko du jasotako boterea erabiltzeko moduagatik".
Erregaien prezioek igotzen jarraitzen badute, Europar Batasunak ez du baztertzen errazionamendua ezartzea
Dan Jørgensen Europako Energia komisarioak adierazi duenez, "eszenatoki txarrenetarako prestatzen ari gara, baina oraindik ez dugu produktu kritikoak (kerosenoa edo diesela) errazionatu beharrik".
Iranek esan du AEBko beste ehiza hegazkin bat eraitsi duela herrialdearen erdialdean
AEBko agintariek ez dute, oraingoz, gaiari buruzko adierazpenik egin; hala ere, eroritako lehen hegazkineko tripulatzaileetako bat erreskatatu dutela esan dute.
Gutxienez hiru kasko urdin zauritu dira Libano hegoaldeko instalazioetan izandako leherketa batean
Israelek 1.368 pertsona hil ditu jada herrialdearen aurka egindako erasoetan, eta Israelgo Armada Libano hegoaldeko herrixketan etxeak eraisten hastekoa da, bertatik 600.000 pertsona kanporatu ondoren. Hezbollah taldearen "kokalekuak" direla esan du Israelek.
Pentagonoak kargutik kendu du AEBko Armadako Estatu Nagusiko burua
Erasoen gorakadaren erdian, Randy Georgek agintea utzi du eta Trumpek bere erretorika belizista areagotu du.
Artemis II misio espaziala Ilargira bidean da jada
Bidaia tripulatuak bueltan dira Ilargira, 50 urteren ostean, baina oraingoan ez da ilargiratzerik aurreikusi.
Trumpek kargutik kendu du Pam Bondi fiskal nagusia, Espstein auziaren kudeaketarekin hainbat desadostasun izan ostean
AEBko presidenteak 2024ko azaroan jarri zuen karguan, baina denbora horretan hainbat enfrentamendu izan dituzte. Todd Blanchek ordezkatuko du Bondi, Trump presidente izan aurretik jasotako lau inputazio penaletan defendatu zuen abokatuak, alegia.