Mexikoko muga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Banandutako familiak berriro elkartzeko 30 eguneko epea eman du AEBko Justiziak

Dana Sabraw San Diegoko (Kalifornia) auzitegiko epaile federalak hartu du erabakia. Era berean, 5 urtez beherako adingabeak gurasoei itzultzeko 14 eguneko epea eman du.
Familia migratzaile bat McAllenen (Texas, AEB). Argazkia: EFE
Familia migratzaile bat McAllenen (Texas, AEB). Argazkia: EFE

Mexikoko mugan banandutako ehunka familiak berriz elkartzeko 30 eguneko epea eman dio Ameriketako Estatu Batuetako Justiziak Donald Trump presidentearen Gobernuari.

Dana Sabraw San Diegoko (Kalifornia) auzitegiko epaile federalak hartu du erabakia. Era berean, 5 urtez beherako adingabeak gurasoei itzultzeko 14 eguneko epea eman du, agindu judizialaren arabera.

Immigrazioaren aurkako estrategia polemikoa iragan apirilean martxan jarri zuenetik, Trumpen Gobernuak 2.575 familia banandu ditu, horietatik 522 bakarrik berriz elkartu dituzte; kritiken ondorioz neurria bertan behera utzi ondoren.

Askatasun Zibilen aldeko Batasun Estatubatuarrak (ACLU) Kongoko 7 urteko neskatila baten eta 14 urteko adingabe brasildar baten kasuak auzitara eraman zituen. Biak amengandik aldendu zituzten. Salaketa honen harira ebatzi du Sabrawk.

Seme-alabengandik banandutako gurasoen deportazioa bertan behera uzteko agindua eman du Sabrawk. Familien banantzea “Gobernuak berak sortutako egoera kaotikoa” dela azaldu du epaileak.

Mugan familien banantzea eteteko agindua eman zuen Trumpek iragan astean, baina berriro elkartzeko agindu argirik eman gabe. Sabrawren erabakiak anabasa zertxobait argitu dezake.

Familiak banantzeko neurria, AEBetan bertan eta kanpo, aho batez errefusatu dute, haurren bakartasunaren irudiak zabaldu ondoren, horietako batzuk kaiolatan sarturik. Gobernuak atzera egitea erabaki zuen.

Segurtasun Nazionaleko Departamentuak (DHS) larunbatean jakitera eman zuenez, 522 adingabe gurasoei itzuli dizkiete, baina 2.053k banandurik eta giltzapeturik jarraitzen dute.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X