Jada Nikaraguako Eliza eta Daniel Ortega ez dira lagunak
Daniel Ortega Nikaraguako presidenteak eta bere emazteak ez daukate boterea uzteko asmorik. Eta antza denez, ez dute jarrera hori aldatu, joan den astean Amerikako Estatuen Erakundeak hauteskundeak 2019ko martxora aurreratzeko onetsi zuen erabakiaren berri izatean. Protesta giroa eta nahigabea gero eta nabariagoak izanik, eta Iraultza sandinistaren 39. urteurrenaz baliatuz, Ortegak arazoan bitartekaritza lanak egiten saiatu den erakunde bakarraren aurka jo zuen: Nikaraguako Gotzainen Biltzarraren aurka, hain zuzen.
Ospakizunean eta Fronte Sandinistaren milaka jarraitzaileren aurrean, Nikaraguako presidentea gogor aritu zen Nikaraguako Gotzainen Biltzarraren aurka, kolpistak zirela esanez. Gainera, eurei leporatu zien orain ia 4 hilabete hasitako indarkeria eta krisialdi sakonaren eragileak izatea. Horren ondorioz, 300 pertsona baino gehiago hil dira. Azkenik eta Ortegaren hitzetan hau ere, gotzainek elkarrizketetan zeukaten izen ona galdu zuten hauteskundeak martxoaren 2019ra aurreratzeko eskatu zutenean.
Tradizioz Elizak parte hartu izan du Nikaraguako politikan. Biztanleriaren % 58,8k katolikotzat hartzen du bere burua, baita Daniel Ortegak eta bere emazteak ere. Emazteak bultzatuta hurbildu zen Elizara Ortega eta horregatik, protestak hasi zirenean gotzainei eskatu zien oposizioarekin negoziazioetan bitartekari aritzeko. Horrela, aliantza heterogeneo bat sortu zuten ikasle, negozio erakunde eta nekazarien erakundeek eratua.
Hala ere, negoziazioak okertzean sortutako biolentziaren aurrean, Nikaraguako Elizak Gobernuaren jarduna gaitzetsi zuen. Ortegak, beraz, utzi dio gotzainak bitartekari neutraltzat tratatzeari eta dagoeneko ez ditu laguntzat ere hartzen.
(*) Imanol Butron Alonso, Zientzia Politikoetan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean, EiTB-EHU Multimedia Komunikazio Masterreko ikaslea da eta eitb.eus-en dabil praktikak egiten.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek partekatzen duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, egoera are gehiago zailduko dutenak eta mundu guztiari eragin diezaioketenak.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.