AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek bi kolpe gogor jaso ditu hauteskundeetarako hiru hilabete falta direnean

Trumpen kanpainaren buru ohia iruzur egiteaz errudun jo du auzitegi batek, eta presidentearen abokatu ohiak, Michael Cohenek, hauteskunde-kanpainetako arauak urratu izana aitortu du.
18:00 - 20:00
Trumpen kanpainaren buru ohia iruzur egiteaz errudun jo dute

Donald Trumpek, Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, kolpe bikoitza jaso du bere agintaldiaren erdian, minutu gutxiko tartean. Bi aholkulari ohi kartzelara joan litezke. Horietako batek, gainera, presidenteak delitu bat egitera bultzatu zuela esan du. Guztiak errepublikanoen aurreikuspenei kalte egingo lieke azaroko hauteskundeetan.

Trumpen kanpainaren buru ohia iruzur egiteaz errudun jo du auzitegi batek, eta presidentearen abokatu ohiak, Michael Cohenek, hauteskunde-kanpainetako arauak urratu izana aitortu du.

"Michael 'Arratoia' Cohen deitzen diogu", esan du presidentearen gertuko iturri batek. "Egun txar bat izan da taldearentzat", gehitu du, azken gertakari horiek hauteskundeetan eragina izan lezaketela onartuta. Errepublikanoak Parlamentuan duten 23 eserlekuko gehiengoa kaltetuko lukete.

Gainera, demokraten garaipen batek Trumpen ahalmena mugatuko luke legeak aurrera ateratzeko orduan, eta ‘impeachment’ bat eskatzearen arriskua handituko luke.

Trumpen abokatu ohiak hauteskunde-kanpainetako arauak urratu izana aitortu du

Michael Cohen Donald Trumpen abokatu ohiak hauteskunde-kanpainak finantzatzeko hainbat arau urratu izana aitortu du. Besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetako presidentearekin harremanak izan zituzten zenbait emakumeren isiltasuna erosi izana onartu du.

Cohenek akordioa egin du Fiskaltzarekin. Zergak ez ordaintzeagatik eta bankuei iruzurra egiteagatik ikerketapean egon da azken hilabeteotan.

Gainera, Trumpek delitu bat egitera bultzatu zuela adierazi du Cohenek, 2016ko hauteskundeak baino lehenago presidentearekin 'affair' bat izan zutela zioten bi emakume ixilarazteko ordainketak adostean.

Michael Cohen fidantzapean aske utzi dute, eta abenduaren 12an jakinaraziko diote zigorra. AEBko komunikabideen arabera, hainbat urteko espetxealdia ezar diezaiokete.

Michael Cohen

Trumpen kanpainaren buru ohia iruzur egiteaz errudun jo dute

Paul Manafort, Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen kanpainaren burua, zortzi iruzur delituren erantzule jo du Virginiako epaitegi batek.

Manafort errudun jo dute, zerga-iruzurra, banku-iruzurra eta atzerrian banku-kontuak ezkutatzea egotzita.

Richard Westling abokatuak 30 eguneko epea eskatu dio T. S. Ellis epaileari, kanpainaren buru ohiaren absoluzioa eskatzeko helegitea aurkezteko.

"Manafort jauna etsita dago kargu guztien absoluzioa ez lortzeagatik. Orain, aukera guztiak aztertzen ari da", esan du horren beste abokatu batek, Kevin Downingek.

Manafortek "bidezko epaiketa" jaso izana eskertu dio epaileari, Downingen bitartez, eta eskerrak eman dizkio epaimahaiari "bere deliberamendu luze eta zailengatik".

Manafort auzia Robert Muellerren ikerketaren barruan dago, Ameriketako Estatu Batuetako 2016ko hauteskundeetan Errusiak esku-sartzerik egin zuen eta Kremlinaren eta Trumpen kanpainaren arteko harremanak argitzeko auzian.

"Ez du nirekin zerikusirik"

Donald Trump presidenteak dagoeneko esan du zigorrak ez duela berarekin zerikusirik.

"Oso gaizki sentitzen naiz Paul Manafortengatik, baina ez du nirekin zerikusirik, ezta Errusiaren kolusioarekin ere", esan du Trumpek Virginian.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X