LURRIKARA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

6 graduko lurrikara batek Sumba uhartea astindu du, Indonesia hegoaldean

Oraingoz ez dute hildakoen edo zaurituen berri eman. Halaber, agintariek ez dute tsunami alertarik ezarri.
18:00 - 20:00
Indonesiako lurrikaretan eta tsunamian izandako hildakoak 1.350 dira jada

Richter eskalan 6 gradu harrapatu dituen lurrikara bat izan da astearte honetan Indonesia hegoaldeko Sumba uhartean. Oraingoz ez dute hildakoen edo zaurituen berri eman. Halaber, agintariek ez dute tsunami alertarik ezarri.

AEBko Geologia Zerbitzuak (USGS) jakitera eman duenez, astindua itsasoan gertatu da, 10 kilometroko sakoneran, Nggongi Satutik 30,3 kilometro hego-ekialdera, eta Waingaputetik (Sumbako hiri nagusia) 89,7 kilometro hegoaldera.

7,5 graduko lurrikara batek Celebes uhartea astindu zuen ostiralean, eta tsunamia izan zen ondoren. Lurrikarek eta tsunamiak 1.200 hildako baino gehiago utzi dituzte Indonesian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X