BOZKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2019ko aurrekontuak onartu ditu Italiako Parlamentuak

Oposizio guztiak ezezkoa eman die, baina M5S mugimenduak eta Liga ultraeskuindarrak gehiengoa dute Diputatuen Ganberan eta aurrera atera dituzte aurrekontuak.
Gaurko bozketa. Argazkia: EFE

Italiako Parlamentuak M5S (5 Izarren Mugimendua) antisistemek eta liga ultraeskuindarrek osatutako Gobernuaren 2019ko aurrekontuak onartu ditu, abenduaren 23an Senatuan lortutako argi berdea berretsiz: 313 boto jaso dituzte alde eta 70 kontra.

Gobernua osatzen duten bi alderdiek bakarrik bozkatu dute baietz. Oposizio guztiak ezezkoa eman die, eta Alderdi Demokratikoak (PD) eta Libre eta Berdinak alderdiak ez dute bozketan parte hartu.

Urriaren 23an Europak atzera bota zituen Italiako aurrekontuak, baina Gobernuak 2019ko defizita hasieran proposatutako %2,4tik %2,04ra jaistea onartu ostean, Europako Batzordeak oniritzia eman die.

Oposizioa oso haserre dago aurrekontu hauek onartzeko erabili duten moduarekin, oposizioak emendakinak jartzea eragotzi dutelako eta PDk Auzitegi Konstituzionalera jo du. Gobernuak aurrekontuak urtea amaitu aurretik onartzeko "presa" zuela erantzun die.

Albiste gehiago mundua

Washington (USA), 14/07/2025.- NATO Secretary General Mark Rutte (L) shakes hands with US President Donald Trump during a meeting in the Oval Office of the White House in Washington, DC, USA, 14 July 2025. EFE/EPA/YURI GRIPAS / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek % 100eko muga-zergak ezarri nahi dizkie Errusiako produktuei, eta aliatuek finantzatutako armak Ukrainara bidaltzea adostu du NATOrekin

Trumpek iragarri du 50 eguneko epean Errusiako produktuei % 100eko muga-zergak ezarriko dizkiela, baldin eta Moskuk Ukrainarekin su-etena eta bake prozesua hastea ahalbidetuko duen akordiorik egiten ez badu. Era berean, iragarri du Ameriketako Estatu Batuek (AEB) armak bidaliko dizkiela NATOko herrialdeei, eta haiek arduratuko direla finantzatzeaz eta Ukrainara eramateaz.

Gehiago kargatu