Alemaniak ez du Guaidoren ordezkaria enbaxadore bezala aitortuko
Alemaniako Gobernuak ez du Juan Guaido Venezuelako oposizioaren buruzagiak Berlinera bidalitako ordezkaria enbaxadore bezala aitortuko, bertako komunikabideek aurreratu dutenez.
Neue Osnabrücker Zeitung-ek argitaratu duenez, Alemaniako Gobernuak ez dio Otto Gebauerri enbaxadore agiririk emango, nahiz eta Berlinek Guaido behin-behineko presidente gisa aitortu, Venezuelan hauteskundeak deitzeko.
Horrela, Gebauer “Guaido behin-behineko presidentearen ordezkari pertsonala” izango da, eta “ez da pauso gehiagorik emango”, Exekutiboak azaldu duenez.
Zentzu horretan, Atzerri Ministerioko bozeramaile batek asteazken honetan, prentsaurrekoan, ziurtatu duenez, Alemaniako Gobernuaren arabera, Guaidok “hauteskundeak prestatzeko agindu demokratiko legitimoa” du.
“Alemaniako Gobernuarentzat erabakigarria da venezuelarrek etorkizuna erabakitzeko aukera izatea”, erantsi du.
Atzerri Ministerioaren hitzetan, Guaidoren ordezkaria aitortzeko “baldintza politikoak ez dira betetzen”, Guaidok 30 egun zituen Venezuelako legeen bidez hauteskundeak deitzeko, baina epe hori agortu da jadanik.
Neue Osnabrücker Zeitung-ek Alemaniako diplomaziaren iturriak aipatuz gaineratu duenez, Guaidoren ordezkaria enbaxadore gisa ez aitortzearekin, Espainiako Gobernuaren eskaerari jaramon egin dio Berlinek. Antza denez, Guaidoren ordezkariei status diplomatikorik ez ematea eskatu die Madrilek EBko estatuei.
Guaido politikoki aitortzen dute, baina ondorio legalik gabe; izan ere, Nicolas Maduro presidenteak Venezuelan boterea izaten jarraitzen duela ezin da alde batera utzi.
Zure interesekoa izan daiteke
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek esan du itsasartea irekita dagoela AEBrentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela, mehatxua betetzen badu.
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.
Israelgo Poliziak gas negar-eragilea erabiliz sakabanatu ditu Al Aksa meskitara hurbildu diren palestinarrak
Meskita hori musulmanentzat hirugarren garrantzitsuena da. Israelek sarbidea mugatuta dauka 2023ko urriaren 7an Hamasek erasoak egin zituenetik, baina Irango gerra hasi zenetik blokeoa nabarmenagoa da; beraz, fededun asko Jerusalemgo Hiri Zaharreko harresitik kanpo elkartu dira ramadanaren amaierako otoitzak elkarrekin egiteko.
Iranek Turkiari eta Omani eraso egin izana ukatu du Khameneik, eta Israelen "bandera faltsuko operazioak" direla ziurtatu du
Irango buruzagi gorenak "harreman hobeak" izateko eskatu die Afganistani eta Pakistani "musulmanen zatiketa saihesteko", "herrialde anaiak" direlako, eta bitartekari izateko prest agertu da.
Ekialdi Hurbilean izandako azken erasoek petrolio azpiegiturak eta garraioa izan dituzte helburu
Azken orduetan ugaritu egin dira petrolio azpiegituren eta garraioen aurkako erasoak. Iranek eta Qatarrek partekatzen duten gas plantaren aurkako erasoa egin du Israelek. Iranek gogor erantzun du, misil oldea jaurtiz Bahrain, Saudi Arabia, AEB, Kuwait eta Jerusalem aldera.
EBk premiazko neurriak eskatu ditu Irango gerraren eragin ekonomikoa geldiarazteko
Europako buruzagiek energiaren prezioari buruzko berehalako neurriak eskatu dizkiote Batzordeari, eta gatazka arintzearen alde agertu dira; zenbait herrialde Ormuzko itsasartera laguntza bidaltzeko prest agertu dira.