VENEZUELA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Venezuelako Batzar Nazional Konstituziogileak immunitatea kendu die zazpi diputaturi

Chavismoak apirilaren 30eko estatu kolpe saiakerarekin lotzen ditu.
Venezuelako Batzar Nazional Konstituziogilea, artxiboko irudi batean
Venezuelako Batzar Nazional Konstituziogilea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Venezuelan, Batzar Nazional Konstituziogileak (chavistez soilik osatutakoa) immunitatea kendu die oposizioak kontrolatzen duen Parlamentuko zazpi diputaturi, apirilaren 30eko estatu kolpe saiakerarekin lotura dutelakoan.

"Apirilaren 30eko aberriaren traidoreak legearen pisu guztiarekin zigortu behar dituzte", adierazi du Gerardo Marquez Batzar Nazional Konstituziogileko kideak.

Immunitatea kendu dieten zazpi diputatu horien artean daude, hurrenez hurren, Henry Ramos, Parlamentuko presidente ohia, eta Luis Florido, Mariela Magallanes, Americo de Grazia, Richard Blanco, Simon Calzadilla eta Edgar Zambrano diputatuak.

Diosdado Cabello Batzar Nazional Konstituziogileko buruaren esanetan, posible zen diputatuei immunitatea erretiratu gabe horien aurkako auzibide penalak aurrera egitea. Dena dela, "forma" juridikoak mantentzeagatik hartu du erabakia.

Iragan asteartean, Juan Guaido Parlamentuko presidente eta bere burua Venezuelako presidente izendatu zuenak altxamendu militarra gidatu zuen, Leopoldo Lopez bere alderdiko buruarekin eta militar talde batekin batera. Dena dela, saiakerak porrot egin zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak jakitera eman duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean jarraitzen dute. Garraio publikoa eten egin da eta semaforoak ez dira martxan egon hainbat gunetan. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X